Nazioarteko hitzordu profesionalek markatutako agenda

Bilbao Exhibition Centre nazioarteko ekitaldien egoitza izango da 2024an zehar eta, hala, sektore estrategikoei lotutako topaketa profesionalen epizentro gisa duen posizioa finkatuko du. Hauek dira programatuta dauden hitzorduak: Transport&Delivery eta Logistics &Automation, EHEC-European Hydrogen Energy Conference, Wind Europe Annual Event, Food4Future, Pick&Pack eta AOTEC-Azoka Teknologikoa, baita BIEMH-Makina Erremintaren Nazioarteko Bienala, BeDIGITAL-Transforming Industry, ADDITƐD, Fabrikazio Aditiboko eta 3D inprimaketako nazioarteko azoka eta WORKinn Talent Hub ere.

Empack, Transport&Delivery eta Logistics & Automation otsailean egin zen, zehazki, aurreko astean. Hornikuntza-kateko, logistikako eta bilgarrietako enpresa liderrek azken berrikuntzak aurkeztu dituzte eta parte-hartzaileei merkatuko joeren gaineko ikuspegi integrala eskaini diete. Easyfairsek antolatu du azoka eta erakusketarien eremuaz gain, konferentziak, aurkezpenak egiteko eremuak eta networkingeko jarduerak izan ditu.

Bestalde, EHECk hidrogenoaren sektoreko eragile eta enpresa nagusiak bilduko ditu martxoaren 6tik 8ra bitarte, azken garapen teknologikoak erakusteko eta aukera komertzialak sustatzeko. Tecnalia, Energiaren Euskal Erakundea, Energia Klusterra eta BEC lankidetzan aritzen dira Espainiako Hidrogenoaren Elkartearekin (AeH2) ekitaldi hori antolatzeko. Hidrogenoari buruzko Europako ekitaldi nagusia da.

Bestalde, Food4Future eta Pick&Pack apirilaren 16tik 18ra egingo dira BECen. Topaketa horietan elikagaien industria eraldatzen ari diren irtenbide teknologikorik berritzaileenak eta disruptiboenak erakutsiko dituzte; eta elikagaien industriaren automatizazioaren, robotikaren, logistikaren eta packagingaren irtenbideak aplikatzeko arrakasta kasu nagusiak, azken teknologiak eta joerak ezagutzeko ezagutza-fororik handienak izango dira. NEBEXT eta itsasoko ingurunean eta elikaduran espezializatutako AZTI Euskadiko zentro zientifiko eta teknologikoa dira ekitaldiaren antolatzaileak.

Gainera, maiatzaren 9an eta 10ean, BECek Aotec Azoka Teknologikoaren XVII. edizioa hartuko du. Erreferente nazionala da azoka hori landa-eremuko telekomunikazioen eta digitalizazioaren arloan. Herri txiki eta ertainen konektagarritasunean eta eraldaketa digitalean espezializatuta dago, eta Telekomunikazioetako Operadoreen eta Interneteko Zerbitzuen Elkarte Nazionalak antolatzen du ekitaldia. Start-Upen eremu berri bat izango da aurtengo hitzorduan, panorama teknologikoa are gehiago sustatuko duten proposamen aitzindariak aurkezteko.

Gainera, amaitzeko, makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren arloko BIEMH azoka liderra ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da. Ekitaldi hori zuzeneko ikuskizun industrial eta teknologikoa izango da eta bertako protagonista argiak funtzionamenduan dauden makina handiak izango dira. Azokarekin batera, honako hauek izango dira BECeko pabilioietan: BeDIGITALen edizio berria, teknologia digitalen aplikazio industrialera bideratutako foroa; eta ADDITƐD, fabrikazio aditiboaren eta 3D inprimaketen arloko nazioarteko azoka. Gainera, talentuaren garapenarekiko duen konpromisoari leial eutsiz, talentua eta industria elkartzeko WORKinn Talent Hub ekimena izango da.

-ek idatzirik|2024-03-07T11:36:10+01:007 de martxoa de 2024|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top