Ocean Energy Conference World Maritime Week-ean sartuko da 2021eko urriaren 5etik 7ra

Zenbait aditu hartuko ditu olatuen mugimenduei eta mareei etekina ateratzen dieten energietan

World Maritime Week azokak, Bilbao Exhibition Centre-k itsas, arrantza, portu eta energia sektoreentzat antolatzen duen hitzorduak, Ocean Energy Conference hitzaldia hartuko du bere hirugarren edizioan. Topaketa honek olatuen energiari eta marea-energiari buruz hitz egingo duten adituak bilduko ditu, hau da, olatuen eta mareen mugimenduei esker lortzen diren baliabideez. Hasiberriak diren sektoreak izan arren, bi energia horiek proiektu ugari dituzte dagoeneko martxan.

Ocean Energy Conference lan-taldeak kongresu honi forma ematen ari dio, itsasoko urak energia iturri gisa erabiltzen dituen sektore horri buruz ahalik eta informazio gehien eskaintzeko. TECNALIA, EEE, Idom, Bimep eta Bilbao Exhibition Centre-ko hainbat ordezkari ari dira diseinatzen programaren edukia eta lehenengo ediziorako gai interesgarriak zein izan daitezkeen ari dira aztertzen.

Lehenengo zatia olatuen energiari eskainiko zaio, undimotriz izenez ere ezaguna, zeina olatuen mugimenduek sortutako energia zinetikoa jasotzean datzan. Bere abantailen artean, adituek garbia eta segurua dela diote eta, gainera, hondakin kutsakorrik sortzen ez duela. Bigarren atala marea-energiaren ingurukoa izango da. Bertan, itsasoko ur masen mugimenduari etekina ateraz energia berriztagarria, askoz ere seguruagoa eta aprobetxagarriagoa nola lortu aztertuko da. Energia merkea da, mantentze-lanetan inbertsio handirik ez baitu behar, eta aurrekoak bezala, ingurumena oso gutxi kutsatzen baitu.

World Maritime Week-aren hurrengo edizioan berrikuntza nabarmenak izango dira. Ocean Energy Conference delakoaren lehenengo edizioaz gain, programak Oil&Gas Conference-ren hirugarren edizioa ere hartuko du barne. Izan ere, petrolio eta gasarekin lotutako guztia lantzen duen topaketa honek, haien upstream eta downstream arloetan, data aldatu du WMW azokarekin bat egiteko.

Horrekin batera, ontzi-industria Sinavalen inguruan elkartuko da, 23. edizioa antolatuko duen ekitaldi beteranoa; arrantzak Eurofishing-en izango du bere tokia, eta itsas portuen inguruko azken teknologiak komunean jarriko dituzte FuturePort azokan.

-ek idatzirik|2020-11-06T11:44:06+01:005 de azaroa de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top