PIN/UGP-k bere hurrengo edizioa 2022ko gabonetara atzeratuko du

Bilbao Exhibition Centre-k bere Umeen Gabonetako Parke tradizionala 2022ko abendura arte atzeratzea erabaki du. Zuzentzen den publikoaren profilagatik eta azokaren dinamikagatik, PIN/UGP-ko antolatzaileek erabaki hau hartu behar izan dute, arretaz jokatuz, egoera sozio-sanitarioak okerrera egin duelako.

Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko zuzendari nagusiak, adierazi duenez, “ez da erabaki erraza izan, baina une hauetan erantzukizuna lehenetsi behar da. Azken unera arte gogor lan egin dugu segurtasun-protokolo espezifiko bat sortuz, baina, zoritxarrez, zifrak ez datoz bat, eta are gehiago haurren kolektiboa hain sentikorra denean. Datorren urtean ilusio handiagoz itzuliko gara”.

Haurrentzako Gabonetako ohiko topaketa erreferente bat da familiako txikienentzat Bizkaian eta Euskadin. Bertan, milaka pertsona elkartzen dira BEC esparruko pabiloietan, atrakzioekin gozatzeko eta jolastuz ikasteko unibertso batean. PIN/UGP parkea, jostaketarako espazio bat izateaz gain, elkarrekin bizitzeko toki bat ere bada, eta jada parkearen DNA bihurtu diren balioak sustatzeko ere.

Bilbao Exhibition Centre-k lanean jarraituko du, orain arte egin duen bezala, datorren urteko ediziorako jarduera-programa erakargarri bat prestatzeko, bere jarraitzaileek ordaina har dezaten bigarren urtez jarraian Gabonetako hitzordu desiratuaren gabeziagatik.

-ek idatzirik|2021-12-13T10:22:56+01:0010 de abendua de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top