Publiko presentzialaren lehen azoka 4.000 pertsonekin

Azoka presentzialak Bilbao Exhibition Centrera itzultzeak erantzun handia izan zuen jendearen aldetik. 3.900 pertsona murgildu ziren Desembalajeko vintage munduan.
Dekorazio vintage, retro eta antzinako altzarien azokak BECeko 2. pabilioia okupatu zuen urriaren 17 eta 18ko asteburuan, Estatuko hainbat lekutatik iritsitako 70.000 piezentzako 12.000 metro koadroko azalerarekin.

Doako 12 tailerretan, gainera, ehundik gora lagunek parte hartu zuten, eta desugertuak eta zahartuak edo zurezko, metalezko, marmolezko eta larruzko piezak zaharberritzeko teknikak ikasi zituzten.

Egia esan, urteek aurrera egin ahala, Desemabalaje aldatzen joan da, eta aisialdirako hitzordu ezinbestekoa bihurtu da; izan ere, dekorazio-zaleak erakartzen ditu, baina baita astebururako bestelako plan bat bilatzen duten bildumagileak eta familiak ere. Hurrengo hitzordua 2021eko martxoan izango da.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:09:40+02:0014 de abendua de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top