Pumps & Valves 2019 azokak jardueren programa zabala dakar, tartean «Open Meetings» direlakoak

Azokaren hirugarren edizioa ekainaren 4tik 6ra izango da

Pumps & Valves Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azokak hirugarren edizioa ospatuko du ekainaren 4tik 6ra Bilbao Exhibition Centren eta, erakusketaz gain, jardunaldiak eta bestelako trukeguneak eskainiko ditu, jarduera paraleloz beteak.

Berritasun gisa, Pumps & Valves 2019 azokan, «Open Meetings» direlakoen programa bat izango da. Haietan, fluidoen manipulaziorako ekipamendu, soluzio eta prozesu-teknologien hornitzaile diren enpresa erakusketariek eta babesleek zerbitzu horiek erabiltzen dituzten bisitariekin zuzenean jarri ahal izango dira harremanetan. Talde komertziala gonbidatuen kudeaketan ari da lanean jada, VIPen lehenengo hautaketarekin; ondoren, zerrenda horri erakusketariek eurek proposatutako profilak gehituko zaizkio. Programako gonbidatuek elkarrizketak antolatu ahal izango dituzte horretarako aukera ematen duten enpresa erakusketariekin.

Ekainaren 6an, oso hitzaldi espezializatuak izango dira. Haietan, fluidoen prozesuetarako ekipamenduen azken teknologia ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, enpresa erabiltzaileen eta ingeniaritza-enpresen arrakasta-kasu onenak aurkeztuz. Halaber, azken egunean, «Innovation Workshops» direlakoak izango dira; hau da, enpresa erakusketariek euren azken berrikuntza teknologikoak, benetako kasu praktikoak eta irtenbide onenak azaltzeko antolatzen diren aurkezpen laburrak.

Orain arte, bisitari gisa erregistratutako enpresen zerrendan, hauek daude, besteak beste: Kraft, Petronor, Siemens, Sener Ingeniería y Sistemas, Praxair, Idom, SKF Española, Tamoin, Tecnalia, TSK Energy Solutions, Astilleros Zamakona Pasaia, Enagas, Acciona Agua, Acciona Construcción, Bridgestone Hispania, CLH, Cobra Energía, Conservas Palacio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Derivados del Fluor, Activa Ingenieros, Indar Electric, Granja San Jose, Grupo Eulen, Grupo Typsa, Haizea WindGroup, Industrias Químicas del Ebro, Maxamcorp Holding, Moncobra eta Patentes Talgo.

Erakusketaz gain, industriarako fabrikazio-prozesuei eta hornigaiei buruzko nazioarteko topaleku handiena bihurtuko da Bilbao Exhibition Centre 2019ko ekainean. Aparteko gune horretan, ibilbide interesgarri bat egin ahal izango dugu aldi berean ospatuko diren nazioarteko azoketan zehar: PUMPS & VALVES MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka; INDUSTRY TOOLS by FERROFORMA, Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azoka; SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka; FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, teknologia digitalak industrian aplikatzeari buruzko ekitaldia; eta ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka. Bertan, oso bisitari espezializatuek eta mundu osoko 1.400 enpresa erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte.

|2019-01-23T10:58:24+02:00January 23rd, 2019|Albistea @eu|0 Iruzkin

Utziguzu iruzkin bat