Prozesu industrialetarako ponpen, balbulen eta ekipamenduko sistemen nazioarteko Pumps&Valves azokaren zazpigarren edizioa egingo dute Bilbao Exhibition Centren. Otsailean egingo dutenez gero, enpresa hornitzaileek eta erabiltzaileek konektatu ahal izango dute erabakiak hartzeko eta ekimen industrialak garatzeko bereziki garrantzitsua den une batean. Formatua praktikoa eta dinamikoa denez, ezagutza trukatzea, networkinga egitea eta negozio-aukera berriak sortzea erraztuko du-
Erakusketa-eremuan, industriarako irtenbide eta teknologien ordezkaritza handia bilduko da; besteak beste, osagai hauena: ponpa industrialak; balbulak eta kontrol-balbulak; ekipo eta osagai elektrikoak; junturak eta zigilagailuak; iragazkiak eta iragazte-sistemak; konpresoreak; trukagailuak; hodiak eta pipelineak; neurketak, probak eta kontrolak egiteko teknologia eta ekipamendua; ekipo hidraulikoak; andelak eta presiopeko ekipoak; zerbitzu industrialak eta prozesamendu-ekipoak.
Gainera, nazioarteko alderdia Pumps&Valvesen balio bereizgarri nagusietako bat da. Azken edizioan, hainbat merkatutatik etorritako enpresak jardun ziren erakusketari: AEB, Kanada, Grezia, Australia, Japonia, Turkia, Frantzia, Italia, Alemania eta Portugaldik etorri ziren, besteak beste. Era horretan, ezagutza, esperientziak eta negozio-aukerak nazioartean trukatzeko topagune estrategiko gisa indartu zen.
Erakusketako eskaintza Innovation Workshop tailerrekin osatuko da. Zehazki, erakusketari eta babesle arituko diren enpresek azken berrikuntza teknologikoak, kasu praktikoak eta sektorearen erronka nagusiei erantzuteko irtenbideak aurkeztuko dituzte.
Pumps&Valves 2027 +INDUSTRYren barruan egingo da, herrialdeko smart manufacturing arloko plataformarik handienean. Bertan, zazpi azoka industrial osagarri bilduko dira ingurune berean: AdditƐD, BeDIGITAL, Maintenance, Pumps & Valves, Subcontratación eta weAR, WORKinn Talent Hubekin batera. Elkarrekin antolatzeak fabrikazio aurreratuaren balio-kate osoaren arteko loturak indartzea ahalbidetuko du.
Azoka +INDUSTRYren barruan antolatzeak erabakiak hartzeko gaitasuna duten profesionalak erakarriko ditu funtsezko sektoreetatik, hala nola automobilgintza, defentsa, elikagaiak eta edariak, aeronautika eta aeroespaziala, energia, ekipo-ondasunak, siderurgia, kimika eta petrokimika, trengintza eta beste hainbat arlotatik.
+INDUSTRY nazioarteko ekimena izatea haren nortasunaren bereizgarrietako bat da, erakusketari diharduten enpresen artean eta bisitarien artean nazioartetik etorritakoak ere egoten dira eta. Azken edizioan, 2025ean, +INDUSTRYk 47 herrialdetatik iritsitako 12.120 profesional bildu zituen. Nazioarteko merkatuei dagokienez, ordezkaritza handiena izan zuten herrialdeak honako hauek izan ziren: Frantzia, Italia, Alemania, Portugal, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Maroko, Txina, Taiwan eta Hego Korea.
Easyfairsek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatu dute Pumps&Valves 2027, eta laguntza jasoko du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako SPRIren aldetik, kide instituzional gisa, baita FLUIDEXen aldetik ere, elkarte kolaboratzaile gisa.
Iruzkin bat utzi