• Ospakizunez eta efemeridez beteriko edizioa izango, besteak beste, Citroën Traction Avanten 90. urteurrena, Gorbeara autoz igo zenaren lehen mendeurrena edota Opel Kadett E-ren 40. urteurrena ospatuko dira.
  • Kawasakiren historiako modelorik ikonikoenak ere ezagutzeko parada egongo da.
  • Omenaldia egingo zaio aurten zendutako Marcello Gandini diseinatzaile italiarrari.
  • Eventos Motor Foroaren estreinako edizioa egingo da eta Bilboko Erakustazokaren eta autoen munduaren arteko harremana argazki erakusketa baten bidez ezagutu ahal izango da.

Penintsula iparraldeko automobil eta motozikleta klasikoen azokarik garrantzitsuena bueltan da Bilbao Exhibition Centren XIII. edizioa ospatzeko. Ezinbesteko ekitaldi bihurtu da motor klasikoaren zaleentzat. Urteroko hitzordu honek askotariko programazioa eta lehen mailako erakusketa eskainiko ditu BECeko 5. pabiloian. Bertan, gerturatzen direnek ibilgailu klasikoen unibertso liluragarrian murgiltzeko aukera izango dute.

100 erakusketari baino gehiagorekin, Retroclásica Bilbaok espazio berdingabea eskainiko du, eta motor klasikoaren ekosistema aberastuko duten urteurrenen ospakizunak, elkarretaratzeak, hitzaldiak eta jarduerak egingo dira.

 Citroën jaia

Nabarmendutakoen artean, Euskadiko Citroenaren Lagunak elkarteak Citroën Traction Avanteren 90. urteurrena ospatuko du, eta historian mugarri izan ziren ibilgailu legendario horien erakusketa zaindua eskainiko dute. Izan ere, seriean ekoiztu zen lehen trakziodun automobiltzat jotzen da. Gerturatzen direnek 1934an aurkeztu zeneko argazkiez, garaiko publizitate-materialaz eta urte haietako espiritua gogoratzen duten objektu historikoez gozatzeko aukera izango dute.

Bestalde, Gorbea mendira lehenengoz autoan egindako igoeraren mendeurrena ospatuko da. Citroën 5CV batez egin zen, eta arrastoa utzi zuen garai hartan. Jatorrizko ibilgailuaz gain, lehenengo balentria haren bideoak eta argazkiak emango dira, baita modelo berarekin egindako beste egite gogoangarri batzuk ere. Omenaldi horretan izango da Javier Álava, 1924 eta 1966an igoera egin zuen gidariaren semea. Lehenengo igoera horiez gain, 2016an berriz igo zen ibilgailu berean, eta euskal automobilgintzaren historiako kapitulu gogoangarria bizitu zuen berriz.

 40 urte Opel Kadett E-rekin

MANTRA Ibilgailu Klasikoen Elkarteak Opel Kadett E-ren 40. urteurrenarekin bat egin du, eta modelo ikoniko horren lau bertsio biltzen dituen erakusketa berezia egingo du. Ibilgailu bakoitza arretaz apainduko da zehaztasun teknikoak eta garaiko jatorrizko publizitatea erakusten duten kartelekin, eta gerturatu direnak klasiko horren historiara garraiatuko dira horrela. Gainera, standak Kadettaren bilakaerari buruzko informazio-taula bat izango du, eta izandako bertsioak, fabrikazio-urteak eta modelo horren garrantzia azpimarratzen duten datu adierazgarriak zehaztuko dira

Marcello Gandiniri omenaldia

Halaber, Retroclásicaren edizio honetan omenaldia egingo zaio urte honen hasieran zendutako Marcello Gandini diseinatzaile ospetsuari. Haren ondarekoak dira Lamborghini Miura eta Countach moduko modelo entzutetsuak. Kirol-autoen diseinua irauli zuten, beste zenbait ibilgailu ikonikoren moduan: Lancia Stratos, Citroën BX, Alfa Romeo Montreal, BMW Serie 5, Ferrari Dino 308, FIAT X1/9 eta Renault Supercinco, besteak beste. Gandinik motorraren munduan izandako eragina stand berezi baten bidez aurkeztuko da. Bertan erakutsiko dira haren diseinurik garrantzitsuenak, eta haren moldagarritasuna, eta hainbat marka eta estilotara egokitzeko gaitasuna nabarmenduko dira.

Omenaldian, Torre Loizaga Museoak eta inguruko hainbat enpresa eta gizabanakok ere hartu dute parte.

Kawasakiren historiako modelorik ikonikoenetan barrena bidaia

Bestetik, Plentziaclassic elkarteak Kawasakiri, historiako motozikleta markarik entzutetsuenetakoari, eskainitako espazioa aurkeztuko du. Bisitariek ibilbide bat egin ahal izango dute enpresa japoniarraren modelo adierazgarrienetan barrena; besteak beste, KX 250 CROSS, GT550, GPZ600, KZ 650, Z900 eta KR1. Hamarkadetan zehar markak izandako bilakaera eta espiritu bide-urratzailea erakusten dute.

Eventos Motor Foroa, espazio berria Retroclásican

Azokak Eventos Motor Foroa aurkeztu du XIII. edizio honen berrikuntza nagusi gisa. Topagune ezinbestekoa da, eta bertan, aurkezpenak, eztabaidak, hitzaldiak eta modelo eta produktu berrien merkaturatzeak egingo dira. Ibilgailu klasikoen, antzinakoen eta bildumakoen mundu zoragarriarekin lotutako intereseko gaiei ikusgarritasuna emateko espazio paregabea izango da.

Automobilaren presentzia Bilboko Erakustazokan

Retroclásica honetan, beste gune bat ere nabarmenduko da: Bilboko Azoka eta automobilgintza munduaren arteko harreman historikoari eskainitako erakusketa monografikoa. Aurten hasiko da erakusketa, eta hurrengo bi edizioetara luzatuko da. Erakusketak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Oroitzapen honen lehen garaia 1932 eta 1943 artekoa izango da, hitzaldi bat izango du Eventos Foroan, baita Bilboko Azokaren eta automobilgintza-industriaren azken hamarkadako harremana erakutsiko duen argazki-erakusketa ere. Miguel Martín Zurimendi motor-adituak gidatuko du ekimena, eta harreman horren hasieraren ibilbide bisuala eskainiko du.

Horrez gain, azokaren gune nagusian Mungiak muntatutako fabrikazio nazionaleko Goggomóvil T400 bat eta 1964ko Honda C-110 erakutsiko dituzte, tokiko talentuaren eta motorraren industriaren arteko loturaren erakusgarri gisa.

Ospakizun hori BECen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker egingo da.

 EVENTOS MOTOR FOROAREN EGITARAUA

 Ostirala, azaroaren 15a:

  • 18:00. Eztabaida-mahaia: Ibilgailu historikoen Araudi berria. Klasikoen tratamendua IGEetan, Isuri Gutxiko Eremuetan. Hizlariak: Iñigo Olaizola (FEVEBASK) eta Eduardo Martinez (RACVN).

 Larunbata, azaroaren 16a:

  • 11:00. Liburu-aurkezpena: Daniel Hasselbergerren “Viaje novelado a través de la historia del automóvil”.
  • 12:00. Hitzaldia: Automobilaren presentzia eta Bilboko Erakustazoka. Lehen garaia. Institutu zentrala (30. eta 40. hamarkadak). Bizkaiko Foru Aldundia eta Xabier Basañez (BEC). Hizlaria: Miguel Martín Zurimendi (Club Goggomobil).
  • 16:30. Liburu-edizio berriaren aurrerapena: Javier Vivancoren Los autobuses Barreiros, Dodge y Renault. Evolución histórica del transporte de viajeros.
  •  18:00. Elkarteen aurkezpena. Ibilgailu Klasikoen eta Kirol-ibilgailuen Euskal Federazioaren sorrera (FEVEBASK gaztelaniaz). Festival Internacional: Arte sobre ruedas jaialdiaren aurrerapena, 2025eko ekainaren 6, 7 eta 8an, Bilbon. Borja Atutxa (FEVEBASK) eta Koldo Ortiz de Vallejuelo (ACE).

 Igandea, azaroaren 17a

  • 11:30. Omenaldia: Gorbeara automobilez egindako lehen igoeraren mendeurrena. Hizlariak: Javier Álava eta Jose Antonio Puente (Euskadiko Citroenaren Lagunak).
  •  16:30. Tertulia: Citroën CX-ren 50. urteurrena. Elkarrizketatzailea: Joserra Morejón (Dirección asistida: Radio Irratiko programa). Hizlaria: José Manuel Regueiro.

KLASIKOEN APARKALEKUA

Klasikoen aparkalekua Retroclásica Bilbao 2024ren erakargarri nagusietakoa da. Bertan, antzinako ibilgailuen zaleak biltzen dira beren auto edo motorrak erakutsi, eta errestaurazio eta mantenuari buruzko aholkuak partekatzeko.

Zaleak haien ibilgailuekin etor daitezela sustatzeko, auto edo moto klasikoarekin sartzen direnentzako deskontu berezia du sarrerak, eremuaren barruan aparkatu dezaten, berariaz mugatutako gune batean, beste zaleekin espazioa partekatzeko.

Ibilgailuak matrikula historikoa edo 30 urte baino gehiagokoa badu, KLASIKOAK +30 APARKALEKUA SARRERA gaituko da.  Ibilgailuko pertsona bakoitzak sarrera bat behar du ekitaldira sartzeko. Sarrera horiek eskuragarri daude ekitaldiaren edozein hiru egunetarako, baina egun bateko balioa baino ez dute. Ekitaldira egun batez baino gehiago joan ahal izateko, sarrera bana behar da egun bakoitzerako.

Une hauetan, ibilgailu historikoa 30 urteko antzinatasunean ezartzen da, baina ahalik eta zaletu gehien erakartzeko asmoz, Retroclásicak pabiloi berezi bat prestatu du 25 eta 30 urte arteko auto eta motorrentzat.

Aparkaleku hori larunbatean, azaroaren 16an soilik egongo da erabilgarri, eta sartzeko KLASIKOAK 25-30 URTE APARKALEKUA SARRERA erosi beharko da. Ibilgailuko pertsona bakoitzak sarrera bat behar du ekitaldira sartzeko.

Klasikoen aparkalekuari, prezioei edo sarrerei buruzko informazio gehiago behar izanez gero: www.eventosmotor.com.

ELKARRETARATZEAK

Larunbata, azaroaren 30a

  • Club Z Norte
  • Renault Euskadi
  • Mazda MX-5 elkarretaratzea
  • Ibilgailu amerikarren elkarretaratzea
  • Volvo elkarretaratzea

 ORDUTEGIA ETA SARRERAK

Ordutegia:

  • Ostirala, 15: 16:00 – 20:00
  • Larunbata, 16: 10:00 – 21:00
  • Igandea, 17: 10:00 – 20:00

 Sarrerak

  • Sarrera orokorra: 10,00 € (egun bakarrerako baliagarria/pertsona). Leihatilan eta esteka honetan eskuragarri.
  • Ekitaldi osorako sarrera: 24 €/ pertsona (leihatilan soilik eskuragarri).
  • 10 urtera arteko haurrak doan.

 Eskuragarri dauden deskontuak**

  • Ibilgailu klasikoan bertaratutakoak: 7 € (sarrera indibiduala, ibilgailu bakoitzeko gehienez ere 2 lagunentzako deskontua). www.eventosmotor.com helbidean salgai.
  • *Gazte Txartela, RACVNko bazkideak eta HIRUKIDEko bazkideak: 1,00 €-ko deskontua sarrera orokorrean, leihatila fisikoan soilik eskuragarri. * (Ezinbestekoa indarrean dagoen txartela aurkeztea).
  • Elkarretaratzeak (antolakuntzarekiko aurretiko koordinazioa):7,00 € (sarrera indibiduala, ibilgailu bakoitzeko gehienez ere 2 lagunentzako deskontua)

** Deskontu ez metagarriak.