Stock Euskadiren beste edizio batek penintsula iparraldeko outlet handiena bilakatuko du BEC asteburu honetan

  • Lehen mailako diseinatzaileek adin guztietarako egindako moda, osagaiak eta oinetakoak lehen aldiz ekarriko dituen Privalia talde handiaren presentzia da XIV. edizio honen berrikuntzetako bat
  • 000 euro zozketatuko dira bisitarien artean eta, gainera, APPak, erakusle guztiei buruzko informazioa eta eskaintzen berri emango du denbora errealean
  • Moda, osagai, bitxi, kirol, kosmetika, etxe eta aisiako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira bertan

www.stockeuskadi.com

Martxoak, 2, 3 eta 4 de marzo, (11 – 21 h)  BEC / 2€ – 14 urte, doan

Bilbon, 2018ko otsailaren 27an.- Kalitatezko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiko dituen merkataritza eskaintzarik hoberenak berriro beteko du Bilbao Exhibition Centre (BEC) martxoaren 2an, 3an eta 4an. Hiru egunez, Bizkaiko azoka penintsula Iparraldeko outlek handiena bilakatuko da, Stock Euskadi azokarekin. XIV. edizio honetan, mota guztietako artikuluetako eta produktuetako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira: moda, osagaiak, oinetakoak, edertasuna, etxea, kirolak, elektronika eta aisia. Stock Euskadik BECeko 1 pabiloi osoa hartuko du, ordutegi zabalean: goizeko  11:00etatik gaueko 21.00ak arte.

Martxoko lehen asteburu honetan, Stock Euskadik leku bakarrean maila handiko etxeen beherapen sinestezinez gozatzeko aukera emango du: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver, Geographical Norway, Superdry edo Antony Morato, beste askoren artean.

Berrikuntza gisa, Privalia talde handiak lehen aldiz hartuko du parte ekimenean. Bertara, gizonentzako, emakumeentzako eta umeentzako moda, osagai eta oinetako marka ezagunen azken stocka ekarriko du. Privaliak, online moda outlet nagusiak, 300 metro karratuko stand handia izango du. 28 milioi bezero baino gehiago dituen Privaliak marka garrantzitsuen eskaintzak egiten ditu egunero, oso prezio onean. Stock Euskadik duen bisitari kopuru handiak bultzatu du enpresa garrantzitsua parte hartzera.

Moda talde handiak bat egin du horrela azoka honetan parte hartzen duten ehun erakusle baino gehiagorekin, benetako erreferentzia bere generoan, eta Estatuko garrantzitsuenetakoa, hartzen duen azalerarengatik eta eskaintzaren aniztasunarengatik. Azaroan egin zen azokaren azken edizioak 38.000 bisitari baino gehiago bildu zituen, eta ia 110.000 salmenta egin zituen asteburuan. Azokak dituen onura anitzetan oinarritzen diren zifra garrantzitsuak: alde batetik, merkatari txikiaren eta ertainaren salmentak bultzatzea bilatzen du, eta, bestetik, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak prezio onean eskaintzea.

Abantaila handiak dituen APPa

Joan den azaroan egin zen azken edizioan, Stock Euskadik arrakasta handiz estreinatu zuen erabiltzaileentzat abantaila eta erraztasun asko dituen APPa, horien artean sari berezien zozketak. Stock Euskadi aplikazioari esker, erabiltzaileek askoz ere etekin gehiago atera ahal izango diote azokari, unean bertan jasoko dituzte berrikuntzak, ekitaldiak, eskaintzak, erakusleen zerrenda, albisteak eta bestelako informazio interesgarri guztia. Horrez gain, Stock Euskadi APPak, erakusleen mapa eskainiko du, nortzuk diren eta non dauden, bilatzen ari garen standerako bidea erraztuz. Horrek askoz ere joan-etorri arinagoa eta erosoagoa eskainiko die azokara doazen bisitari ugariei.

Familia osoari zuzendutako aisia eta zozketak

Asteburuan zehar, bisitarien artean 3.000 euro banatuko dituzten bost zozketa egingo dira. Adi egoteak eta parte hartzeak abantaila asko ditu, sare sozialetan azokari buruzko aipamenak egiten dituztenak, asteburu osoan zehar egingo diren opari-baleen eta eskudiru sarien zozketan sartuko baitira.

Stock Euskadi familia osorako aisia gunea ere bada. Sarrera doakoa izango da14 urtetik beherakoentzat eta, gainera, adin anitzetara egokitutako jarduerez gozatu ahal izango dute. Begiraleek gainbegiratutako ludotekak txikienentzako puzgarriak eta nagusiagoentzako bideo-jokoak eskainiko ditu.

Horrez gain, azokak gastronomia gunea ere izango du, gastrofurgonetekin, `food truck´ izenekoekin. Furgoneta horietan, jendeak hainbat estilotako eta jatorritako janariak dastatu ahal izango ditu, erosketetan geldialdia egiteko, lasai eseri eta indarrak berreskuratzeko, azoka bisitatzen jarraitu ahal izateko.

Lan solidarioari laguntza

Edizio bakoitzean, Stock Euskadik 3.000 euro ematen dizkio egoera zailean dauden pertsonen alde lan egiten duen elkarte edo GKE bati. Outlet azokak bere aurpegi solidarioena erakusten du horrela, oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasunak dituztenei laguntza emanez. Edizio honetan, gizarte bazterketa egoeran dauden 680 familiari eta euren 1.280 umeei arreta eskaintzen dien Bilboko La Gota de Leche ongintza elkarteak jasoko du dohaintza. Dohaintza BECen banatuko da larunbatean, martxoaren 3an, eguerdiko 12:00etan.

Informazio gehiago:

L&V Comunicación – Asesoría de Comunicación y Gabinete de Prensa de Stock Euskadi

Itziar Villamandos 944 160 800 /657 796 583 [email protected]

-ek idatzirik|2018-02-27T14:00:03+01:0027 de otsaila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top