Subcontratación eta Industry Tools by Ferroforma, bi hitzordu oso ezagun

Subcontratación Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azokak hogei urte beteko ditu aurten, eta ETEetarako Estatuko azoka bakarra da. Topaketak aurreko edizioetako merkataritza-eskema mantenduko du, erakusketa eremua eta formatu handiko B2B topaketak uztartzen dituena.

Testuinguru honetan, hitzordu honen alderdi erakargarrienetako bat Azpikontratazio Industrialaren Europako Topaketan parte hartzeko aukera izango da. Topaketa hori Bartzelonako Merkataritza Ganberak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute, Espainiako Azpikontratazio Poltsen Sarearekin lankidetzan. Topaketan, kalitatezko harremanak sortzeko eta hitzarmen komertzialak formalizatzeko aukera izango dute erakusketariek eta bisitariek.

Aurten, batez ere Frantziatik etorritako ehun bat eroslek hartzen dute parte topaketan, baina baita Alemaniatik, Txekiar Errepublikatik, Marokotik eta Suitzatik etorritakoek ere, Estatuko profesionalez gain. Ordezkatzen dituzten enpresak aeronautikaren, automobilgintzaren, eraikuntzaren, energiaren, makinen fabrikazioaren eta azpikontratazio industrialaren sektoreetakoak dira.

Industry Tools by Ferroforma Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azokak bigarren edizioa ospatzen du aurten Bilbao Exhibition Centre-n. 2019an hasitako bideari jarraikiz, merkatu eta produktu berriei bidea irekiko dieten soluzio eta proposamen komertzialak eskaintzen ditu hitzorduak.

Azokaren erakusketa-eremuan sektore hauek ordeztuko dira: ekipamendu tekniko industrialak, erabilera industrialerako tresna ziurtatua, industria-hornikuntzarako produktu kimikoak, markaketa industriala eta trazabilitatea, ateak eta automatismoak, garbiketa industrialeko makinak, polipasto elektrikoak eta zubi-garabiak, finkapenak, hagak, biltegi automatikoak eta altzari metalikoak.

Hona hemen enpresa erakusketarietako batzuk: Senigrup, Faren, S.G.I. Galea, EGA Master, Couth, Danffor, Puertas Secades, Kruger Technology, Cemvisa-Vicinay, Varosa, Modula eta Sarralle. Industry Tools by Ferroforma Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen du.

-ek idatzirik|2021-10-26T15:52:42+02:0026 de urria de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top