Tendencias Creativas azokak 200 tailer baino gehiago bilduko ditu Bilbao Exhibition Centren

Tendencias Creativas, eskulanen jai handia, Bilbao Exhibition Centrera itzuliko da otsailaren 2tik 5era. Dagoeneko 200 tailer baino gehiago daude baieztatuta. Ekitaldiak iraungo duen lau egunetan zehar, diziplina ugari egongo dira: patchwork, mix media, scrapbooking, ehoziri-lanak, pintura dekoratiboa eta gozogintza-tailerra, beste askoren artean. Bi urtez ezin izan da aurrez aurre egin. Hortaz, publikoak zein enpresa erakusketariek ilusio handiz hartu dute edizio berri honen albistea.

Azoka publiko guztiei irekita dago eta aukera paregabea da sormena eta irudimena agertzeko, baita teknika berriak probatzeko, esperientziak eta zaletasunak partekatzeko eta estiloz berritzeko ere. Hori guztia posible izango da edizio honetarako antolatutako agenda osoari esker. Erakustaldi eta eskola magistral ugari izango dira, erakusketa eremuaz gain. Jardueren eskaintza zabal horrez gain, Tendencias Creativas azokak erakusketa eremu bat gorde du, benetako artelanak jasoko dituena.

Eskulanen Aretoaren lau egunetan, ia 90 erakusketarik publikoari erakutsiko dizkiote beren sorkuntzak eta diseinuetarako erabilitako teknikak, produktuak saltzearekin batera. Estatuko hainbat puntutatik etorriko dira, hala nola Bartzelonatik, Valentziatik, Gironatik, Kantabriatik, Bizkaitik, Ávilatik, Errioxatik, Zaragozatik, Tarragonatik, Albacetetik, Las Palmasetik, Arabatik, Gipuzkoatik, Asturiasetik, Tenerifetik edota Huescatik. Gainera, Frantzia, Alemania, Italia edo Txileren gisako herrialdeak ere bertan izango dira. Ildo horretatik, Tendencias Creativas azokan atzerriko erakusketariak egongo direnez, Industria, Kultura eta Turismo Ministerioak “Erabateko nazioartekotasuna” saria eman dio azokari 2023an.

Sarrerak webgune ofizialaren bidez eros daitezke, online: https://tendenciascreativas.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/informazioa/informazio-orokorra/

-ek idatzirik|2023-01-27T12:20:03+01:0027 de urtarrila de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top