Tendencias Creativas, eskulanen festa handia otsailaren 2tik 5era Bilbao Exhibition Centren

Eskulanen eta sormenaren festa handia 2023ko otsailaren 2tik 5era izango da Bilbao Exhibition Centren. Tendencias Creativas azokaren hurrengo edizioak artikuluen eta eskulanen sektorearen eskaintzen ordezkaritza handia izango du BECeko 2. pabilioian.

Ekitaldiaren lau egunetan, eskulanen eta dekorazio-arteen profesional, saltoki, sortzaile, banatzaile eta zale asko bilduko dira. Hala, scrapbook, bitxigintza, xaboiak eta kandelak, papergintza-produktuak, ehunak, eskulanak, liburuak eta aldizkariak, haurrentzako produktuak eta gozogintza, eta sukaldaritzako sektoreak izango dira bertan, besteak beste.

Hain zuzen ere, Eskulanen Aretoaren lau egunetan zehar, enpresa erakusketariek publikoari erakutsiko dizkiote beren sorkuntzak eta diseinuetarako erabilitako teknikak, produktuak saltzearekin batera. Todo Punto de Cruz, Macranova – Macrame, Chan ta Chan, Tomatwins, Don Trapillo & Don Ovillo, Tida Coly Colores del Mundo, Bernina Navarra, Art Mon, Gloria Patchwork edo Dayka Trade erakusketariek dagoneko berretsi dute Bilboko Tendencias Creativas azokaren hurrengo edizioan egongo direla.

Eskulanen areto handira joaten direnek, gainera, ikastaroetan, erakustaldietan, eskola magistraletan edo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Sormena eta irudimena izango dira protagonista nagusiak ekitaldian eta, era berean, teknika berriak probatu eta esperientziak partekatu ahal izango dira.

Tendencias Creativas azokaren ordutegi orokorra 10:00etatik 20:00etara izango da ostegunetik larunbatera, eta 10:00etatik 19:00etara igandean. Sarrerak laster jarriko dira salgai.

-ek idatzirik|2022-12-12T09:09:22+01:005 de abendua de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top