Tendencias Creativas ostegunean itzuliko da BEC-era

Tendencias Creativasek, Bilbao Exhibition Centreren Eskulanen Aretoak, berriro ere ateak zabalduko ditu ostegun honetan bi urtez modu presentzialean egin ezin izan ostean. Azoka publiko guztiei irekita dago eta aukera paregabea da sormena eta irudimena agertzeko, baita teknika berriak probatzeko, esperientziak eta zaletasunak partekatzeko eta estiloz berritzeko ere. Hori guztia posible izango da edizio honetarako antolatutako agenda osoari esker. Erakustaldi eta eskola magistral ugari izango dira, erakusketa eremuaz gain.

Eskulanen Aretoaren lau egunetan, 90 erakusketari inguruk bertaratutako publikoari erakutsiko dizkiete haien sorkuntzak eta diseinuetarako erabilitako teknikak. Gainera, beren produktuak saltzeko aukera izango dute bertan. Estatuko hainbat puntutatik etorriko dira, hala nola Bartzelonatik, Valentziatik, Gironatik, Kantabriatik, Bizkaitik, Ávilatik, Errioxatik, Zaragozatik, Tarragonatik, Albacetetik, Las Palmasetik, Arabatik, Gipuzkoatik, Asturiasetik, Tenerifetik edota Huescatik, baina baita beste herrialde batzuetatik ere: Frantzia, Alemania, Italia eta Txile, adibidez. Ildo berean, Tendencias Creativas azokan atzerriko erakusketariak egongo direnez, Industria, Kultura eta Turismo Ministerioak Erabateko nazioartekotasunaren saria eman dio azokari 2023an.

TAILERREN EGITARAU ZABALA

Tendencias Creativas ekimeneko egitarauak 450 tailer inguru bilduko ditu lau egunez horretarako bereziki egokitutako gunean zein Bilbao Exhibition Centreko 2. pabilioian kokatuta egongo diren standetan. Jardueren eskaintza zabal horrez gain, Tendencias Creativas azokak erakusketa eremu bat gorde du, benetako artelanak jasoko dituena. Horietako batzuk izango dira Gueñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketako irabazleenak; antzinako josteko makinen Luis de Pedroren bilduma; Eva Berraderen “Aniztasuna” erakusketa; dekorazioko eta scrapbookingeko Daykaren erakusketa, “Urteetan zehar”; Maite Hamonen brodatu japoniarra; Portugaleteko Log Cabin Elkartearen sorkuntzak edo Macranova Macraméren makrame modernoaren artea, besteak beste.

2023ko Tendencias Creativasen inaugurazio ofiziala otsailaren 2an, ostegunean, egingo da 12:00etan, eta Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo, izango da bertan. Tendencias Creativas azokaren ordutegi orokorra 10:00etatik 20:00etara izango da ostegunetik larunbatera, eta 10:00etatik 19:00etara igandean. Sarrerak webgune ofizialaren bidez eros daitezke, online: https://tendenciascreativas.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/informazioa/informazio-orokorra/

-ek idatzirik|2023-02-02T10:23:39+01:002 de otsaila de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top