WORKinn Talent Hub berriro ere Bilbao Exhibition Centre-ra itzuliko da martxoaren 2tik 6ra, BIEMH-en testuinguruan. Foro bakarra izango da Estatu osoan, ez bakarrik enplegu industrialari zuzenduta dagoelako, baizik eta fabrikazio aurreratuari eskainitako ekitaldi handienaren esparruan garatzen delako.
Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan dagoeneko 29 herrialdetako 1.100 erakusketari baino gehiagok baieztatu dute parte-hartzea. BIEMH-ek aukera estrategikoa eskaintzen die garapen-, enplegu- eta hautaketa-agentziei, ETTei, entitateei eta talentua bilatu eta erakartzeko beharra duten industria-sektoreko enpresei, talentuarengana hurbiltzeko eta marka enplegatzaile gisa duten irudia indartzeko aukera oso interesgarriak aurkituko baitituzte bertan.
Nobedade nagusietako bat ospakizunen datak aldatzea da. Datorren urtean, BIEMH nazioarteko lehen hitzordua izango da egutegian, bere 33. edizioa martxoan ospatuko baita. Aurrerapen honek onurak ekarriko dizkie bai enpresei bai enplegua bilatzen ari direnei.
Ikasturte akademikoa amaitu aurretik ospatzeak aukera emango die ikasleei, oraindik ikasketak bukatu gabe, enplegua edo prestakuntza osagarria bilatzen hasteko eta, ondoren, lan-merkatuan txertatzeko. Bestalde, BIEMH-eko enpresa erakusketariek aukera izango dute ikasketa-prozesuaren une garrantzitsu batean dauden profil kualifikatu horiekin harremanetan jartzeko; horrela, talentu kualifikatua erakartzeko aukerak areagotuz.
WORKinnen ardatza Enplegu Foroa izango da, martxoaren 4an eta 5ean. Bi jardunaldi horietan, enpresek harreman zuzena izango dute hautagai potentzialekin; eta enplegua bilatzen ari direnek, berriz, lehen eskutik ezagutuko dute nola garatzen diren hautaketa-prozesuak eta nola hobetu dezaketen euren enplegagarritasuna.
BIEMH-ren bost egunetan zehar, Enplegu Foroari lagunduko diote Inspire Guneak eta Food & Art espazioak. Inspire Guneak ibilbide didaktikoa eskainiko du, fabrikazio aurreratuari buruzko azken berritasunak ezagutzeko estazio interaktibo ezberdinekin. Bestalde, Food & Art espazioan, gastronomía, artea eta industriaren arteko loturak esploratzeko sortutako ekimenak uztartuko dira.
WORKinn, industria-sektorearentzako aliatu estrategikoa
WORKinn espazio integral eta zeharkako gisa sendotu da, talentua bilatzea, sustatzea eta erakartzea errazteko diseinatuta. Gaur egun, alderdi horiek ezinbestekoak dira hainbat esparrutan, bereziki belaunaldi berriei kalitatezko enpleguak, egonkortasuna eta garapen profesionala eskaintzeko aukera handiak daudela erakusteko.
BIEMH-en lehen edizioa egin zenetik, WORKinn Bilbao Exhibition Centre-ek antolatutako azoketan sartzen joan da, hala nola +Industry, World Maritime Week eta, duela gutxi, Steel Tech-en, talentua eta industria lotzeko plataforma gisa duen eginkizuna sendotuz.
WORKinn Talent Hub for BIEMH AFM–Advanced Manufacturing Technologies erakundeak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute.
Iruzkin bat utzi