World Maritime Week 2021eko martxoaren 23tik 25era itzuliko da BEC-era

Bilbao Exhibition Centre-k 2021eko martxoaren 23 eta 25 bitartean izango den World Maritime Week-en delakoaren motorrak piztu ditu jadanik, Europako itsas topaketa garrantzitsuenetako bat. Ekonomia urdinaren munduarekin bi urtean behingo hitzorduak nazioarteko izaera sendotu du eta hainbat biltzar hartuko ditu aldi berean, beti ere gai baten inguruan: itsasoa.

Hirugarren edizio honen berrikuntza Oil&Gas Conference programa barne hartuko duela da, zeinak hirugarren edizioko datak aldatuko dituen WMWrekin bat egiteko eta upstream eta downstream arloetan petrolioarekin eta gasarekin lotutako guztia landuko duen. Horrekin batera, ontzi-industria Sinaval-en inguruan elkartuko da bere 23. edizioa antolatuko duen ekitaldi beteranoa; arrantzak Eurofishing-en izango du bere tokia, eta itsas portuen inguruko azken berrikuntzak eta teknologiak komunean jarriko dituzte FuturePort azokan.

World Maritime Week-ek erakusketa-gune bat ere izango du, networking programa eta B2B topaketez gain. Horri guztiari esker, sektoreko profesionalek goraipatzen duten hitzarmena bilakatu da. Izan ere, azken edizioan 458 bilera egin ziren B2B programako bi jardunaldietan. Haietan, konpromisoz betetako agenda ekarri zuten nazioarteko 35 eroslek hartu zuten parte.

“Aukera aparta da itsas sektoreko enpresekin eta hornitzaileekin harremanetan jartzeko”, “lan aukera eta nitxo berrien bila etorri gara” edo “Europan Espainiako enpresekin loturak areagotzen saiatzen ari gara” izan ziren, besteak beste, BECera Filipinasetik, Mexikotik, Thailandiatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Egiptotik edo Marokotik etorri ziren nazioarteko erosleen iritzietako batzuk.

World Maritime Week-aren bigarren edizioa izan zen iaz. Bertara 2.000 pertsona inguru hurbildu ziren ekonomia urdinaren nazioarteko armadoreekin eta enpresari nagusienekin egindako hitzaldietan eta bilkuretan parte hartzera, haren arlo guztietan: itsasontzigintza, itsas portuak, arrantza eta energia. Edizio honetako ehun bat erakusketarik bere lana aurkeztu zuten erakusketa-gunean eta FINE sarien ohiko gala-afaria egin zen, non itsas sektoreko enpresen eta partikularren esfortzua balioesten den.

 

Komunikazio saila, 2020ko uztailaren 2a

|2020-09-16T12:33:07+01:00July 2nd, 2020|Albistea @eu|0 Iruzkin

Utziguzu iruzkin bat