World Maritime Week Awards, itsas industriako profesionalei zuzendutako omenaldia

World Maritime Weekek, itsas sektoreko lau kongresu mailarik goreneko topaketa bakarrean biltzen dituen hitzorduak, haren sariketako lehen edizioan izena emateko epea ireki du: World Maritime Week Awards. Itsas sektoreko profesionalen lana eta esku artean dituzten proiektuak aitortzeko helburuarekin, lau kategoria bereiziko dira, foroko kongresu bakoitzeko bana: SINAVAL, EUROFISHING, FUTUREPORT eta OCEAN ENERGY CONFERENCE.

Itsas sektoreko arrakastak ospatzeko aukera bat izango da 2023ko World Maritime Week Awards sariketaren lehen edizioa. Hala, industriaren etengabeko hobekuntzari laguntzen dioten eragileak sarituko dira. Otsailaren 28ra arte aurkez daitezke hautagaitzak. Udalerri mailan, eskualde mailan, estatuan edo nazioartean garatutako egitasmoak izan daitezke. Hala, sektoreko edozein profesionalek parte har dezake sariketa honetan: enpresek, pertsona fisikoek, instituzio-erakundeek, GKE-ek, langileen gremioek, unibertsitateek, ikastetxeek, udalerriek edo itsas sektorearen garapena sustatzen duen (produktu, zerbitzu, proiektu puntual eta/edo aldizkako proiektu baten bidez, edo itsas sektorea hobetzen laguntzen duten jarduketei balioa emanda) beste edozein eragile motak.

WMWko Lantaldeetako eta Idazkaritza Zientifikoko kideek, hau da, itsas sektoreko prestigio handiko profesionalek, osatuko dute epaimahaia. Horiek arduratuko dira WMW Awards sariketako balorazioa egiteaz eta epaia emateaz. Honakoak baloratuko dituzte, beste batzuen artean: proiektuaren originaltasuna; ordezkatzen duen sektorean duen eragina; industriak duen arazoari edo erronkari ematen dion irtenbidea; esperotako irabazia eta errentagarritasuna; enpleguaren sorrera; teknologia berrien erabilera, berrikuntza eta digitalizazioa; ingurumenean duen eragina; proiektuaren jasangarritasuna; edo ibilbide pertsonala eta/edo enpresariala.

Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 22an egingo da, jardunaldia ixtean, 18:30ean, Bilbao Exhibition Centren. Gainera, koktel esklusibo batez eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute partaideek, itsas sektorearen gardentasuna, lehiakortasuna, eraldaketa eta berrikuntza baloratzen duten profesionalen sare batekin batera.

-ek idatzirik|2023-02-02T10:17:07+01:002 de otsaila de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top