X. ediziora euskadiko outlet nagusi gisa finkatuta heldu den Stockaren Feria asteburu honetan egingo da BEC-en, food truck eta euskal garagardo artisanal gunearekin, berrikuntza gisa

  • Martxoaren 4an, 5ean eta 6an, Stock Euskadik 40.000 pertsona hurbiltzea aurreikusten du, eta 200 saltoki inguruk %80 arteko beherapenak eskainiko dituzte modan, menajean, kirol artikuluetan, edertasunean, elektronikan eta aisian, besteak beste 
  • Antolakuntzak era berezian ospatu nahi izan du X. edizio hau, 2.500 m2ko espazioa egokituz, bertaratutako guztiek euskal garagardo artisanalak eta Food Truck izenekoetako, hainbat sukaldaritza estilotan espezializatutako furgonetetako, produktuak dasta ditzaten 
  • Ekimenaren alderdi solidarioa Caritas Bizkaiari emango zaion 3.000 euroko ekarpenean islatuko da. Horrez gain, erakundeak bere jarduerari buruzko informazioa emateko lekua ere izango du

www.stockeuskadi.com

Martxoaren 4, 5 eta 6an, 11:00etatik 21:00etara BEC-en / 2€. 14 urtetik beherakoek, dohainik

Bilbon, 2016ko martxoaren 1ean.- 2008tik sei hilabetez behin BEC-en egiten ari den Stock Euskadi Azokak, bere hamargarren edizioa egingo du, Euskadiko outlet handiena eta bere generoan Estatu osoko garrantzitsuenetakoa bilakatuta, hartzen duen azalerarengatik eta eskaintzaren aniztasunarengatik, eta baita erakartzen duen erakusketari eta bisitari kopuruarengatik ere. Hamargarren edizio hau BEC-en egingo da martxoko lehenengo asteburuan, eta 40.000 bisitari inguru jasotzea aurreikusten da.

Ostiraletik, martxoaren 4tik, igandera, martxoaren 6ra, hainbat produktutan prezio paregabeak bilatuko dituzten kontsumitzaileentzako topaleku bilakatuko da berriro ere BEC: moda eta osagaiak adin guztietarako, edertasuna eta osasuna, kirol jantziak, menajea eta etxeko gauzak, elektronika eta aisiarekin erlazionatutako beste sektore batzuk. Beherapenak, jatorrizko prezioaren %80ra hel daitezke, eta ia berrehun saltokik hartuko dute parte.

Stock Euskadi Azoka 2008. urtetik egiten da BEC-en. Hasieran urtean behin egiten zen arren, ondoren sei hilabetez behin egiten hasi zen, martxoan eta azaroan, neguko eta udako beherapenak amaitu eta gero, saltokiek beherapen garrantzitsuak eskaini ditzaketenean denboralditik geratzen zaizkien produktuetan eta metatutako stock-etan.

Azokaren hiru egunetan, Stock Euskadik 10.000 metro karratuko azalera hartuko du Bilbao Exhibition Centreko 2. Pabiloian, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Sarrerak bi euro balioko ditu, eta 14 urtetik beherakoak dohainik sartuko dira. Bertan, adin guztietara egokitutako ludoteka aurkituko dute (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusiagoentzat), gurasoek mota guztietako artikuluetan prezio hoberenak bilatzen dituzten bitartean. Azokaren X. edizio honen abantaila gehigarrien artean, esan behar da azoka egiten den hiru egunetan sartzeko aukera emango duen balea eskuratu ahal izango dela.

Ekitaldia aukera bikaina da bisitarientzat –parekorik ez duten prezioak aurkitu baititzakete– eta saltokientzat, euren stock-ei irteera emateaz gain, milaka bezero potentzialen artean euren burua ezagutzera emateko aukera baitute.

Garagardo artisanala eta Food Truck-ak

Hamargarren edizio honetara heldu izana ospatzeko, antolatzaileek azokaren merkataritza eskaintza osatzen duen alderdi ludikoa zabaltzearen aldeko apustua egin dute. Horrela, euskal garagardo artisanalak eta Food Truck edo gastrofurgoneta izenekoetako, hainbat sukaldaritza estilotan espezializatutako furgonetetako, produktuak dastatzeko aukera eskainiko duen 2.500 m2ko espazioa egokitu da.

Euskal Herriko Garagardogileen Elkarteko kide diren Bizkaiko bost ekoizle izango dira horretarako instalatuko den barran upeleko garagardo artisanalak dastatzeko eta ondoan egongo den standean botilan ontziratutako produktua eskuratzeko aukera eskainiko dutenak. Guztira hamabi garagardo baino gehiago egongo dira aukeratzeko.

Edariari laguntzeko, antolatzaileek, jatorriz Estatu Batuetakoak diren eta Europan gero eta gehiago ikusten diren Food Truck izenekoen, kalean janaria saltzeko furgoneten, eskaintza gastronomiko berezia ere eskainiko dute. Stock Euskadi Azokan “jatetxe ibiltari” horietako zortzi egotea aurreikusten da, bakoitza bere espezialitate gastronomikoa eskainiz.

Azken urteetan ohikoa denez, Azokak bere isla izango du sare sozial ezagunenetan, Facebooken eta Twitterren, besteak beste. Sare sozial horietan, erakusleek eskaintzen dituzten eskaintza interesgarrienen berri emango da une oro.

Halaber, eta azokaren aurreko edizioetan ohikoa izan den bezala, bertaratutako pertsona guztiek esku-diru zozketetan parte hartzeko aukera izango dute, erosketak egin ahal izateko Stock Euskadi Azoka egiten den hiru egunetan. Berezitasun gisa, esan behar da hamargarren edizio honetan bikoiztu egin dela sarien zenbatekoa. Guztira 6.000 euro izango dira, 200 €-ko sarietan banatuta, eta hiru egunetan zozketatuko dira, bost zozketa egunean. Sariak 400 €-koak izango dira saritutako zenbakia jakinarazten den unean irabazlea azokan bertan badago.  Bertaratutako guztiek zozketa horietan parte hartzeko txartelak jasoko dituzte sarrera aurkeztean eta erosketak egitean, eta baita horretarako instalatuko den Photocallean parte hartzen badute ere.

Lankidetza Caritasekin

Beste alde batetik, duela bi urte Stockaren azokak hasi zuen alderdi solidarioarekin jarraituz, oraingo honetan Caritas Bizkaia izango da 3.000 euro jasoko dituen GKE-a. Horrez gain, erakundeak stand bat izango du BEC-eko atarian, Bizkaia osoan bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta eskaintzeko egiten duen jardueraren berri emateko jende guztiari.

-ek idatzirik|2016-03-01T17:56:13+01:001 de martxoa de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top