Xabier Basañez berriro hautatu dute UFI-ren Zuzendaritza Batzordeko kide

Xabier Basañez Llantada, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Nagusia, berriro hautatu dute UFIren (Nazioarteko Azoken Elkartea) Zuzendaritza Batzordeko kide. Izendapena azaroaren 10ean sartuko da indarrean, UFIren 87. Kongresua ospatzeko egingo den Batzar Orokorrarekin bat etorrita. Estatutuetan xedatutakoaren arabera, izendapena hiru urterako izango da.

Gaur egun, 83 herrialdetako 800 azoka antolatzailek eta ordezkarik baino gehiagok osatzen dute irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkarte hau. Elkartearen helburua da mundu osoko azoken industriaren ordezkari gisa jardutea, aldi berean kideek antolatutako jardueretan kalitate irizpideak mantentzen direla ziurtatuta, irizpide horiek kalitate bermea baitira bai bisitarientzat eta baita erakusketarientzat ere. Hauen artean dago BEC esparrua, 1968. urteaz geroztik.

2013. urteaz geroztik UFIren Zuzendaritza Batzordeko kide izateaz gain, Xabier Basañez Espainiako Azoken Elkarteko (AFE) presidentea da, hainbat arlotatik azoka eta biltzarren sektorea garatzeko bere konpromisoaren isla.

“Benetako ohorea da niretzat, baina baita erantzukizun handia ere, azoken sektorearen ordezkari gisa jardutea UFIren zuzendaritza batzordean, momentu latz hauetan; izan ere, inoiz baino beharrezkoagoa da orain elkarrekin lan egitea UFIren eta sektoreko beste elkarte batzuen inguruan, hartara, denon artean, egoera hau ahalik eta lasterren gainditzeko, “normaltasun zaharrera” iristeko eta berriz ere aurrez aurre elkartzeko”, adierazi du Xabier Basañezek.

-ek idatzirik|2020-11-04T15:16:20+01:004 de azaroa de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top