100 establezimendu inguruk bat egin dute BEC! ON programarekin

Jatetxeak, tabernak, opari-dendak eta kultura-zentroak dagoeneko parte hartzen ari dira ekimenean

100 establezimendu inguruk bat egin dute Bilbao Exhibition Centre-ek, Bilboko Alde Zaharreko, BilbaoCentro eta BilbaoDendak Merkatari-Elkarteekin, eta Barakaldoko Inguralderekin batera, abian jarritako BEC! ON programarekin. Ekimen honen helburua da erakustokian burutzen diren ekintzetan parte hartzen duten profesionalei esperientzia turistiko eta kultural bereziak proposatzea, inguruneko gastronomiaren eta merkataritzaren onenarekin lotutakoak.

Aisialdirako proposamen hauek barne dituzte jatetxeak, tabernak, opari-dendak eta kultura-zentroak, batez ere. Besteak beste, aipagarriak dira, beren lurraldeko “enbaxadoreen” zerrenda osatzen dutenen 96 establezimenduen artean: Bilboko Arte Ederren Museoa; Yandiola, Víctor, Casa Enol, Aizian, Nerua, Bodega Urbana, Baita Bilbao, La Olla, El Huevo Berria eta Café Iruña jatetxeak; El Bodegón, Nogueira eta Negresco pintxo-tabernak; eta Antigua Cigarrería eta Residence gaueko aisialdiko lokalak. “Kalitateko jatetxe- eta merkataritza-eskaintza anitza duen hiri animatu bat da gu bisitatzera etortzen direnen arrazoi nagusia eta, halaber, bisitari horien esperientziari balioa ematen diona”, adierazi du Xabier Basañezek, BEC-eko Zuzendari Nagusiak, bezeroen leialtasuna bermatzeko arreta-plan bereziak garatzeko beharra defendatuz.

BEC! ON programari esker, Bilbao Exhibition Centre-en garatutako jardueretara bertaratzen direnek –bisitari profesionalak, erakusketariak eta/edo biltzarkideak– hainbat opari, deskontu eta eskaintza berezi eskuratu ahalko dituzte programarekin bat egin duten taberna, jatetxe, denda eta kultura-zentroetan, ekitaldira etorri direla ziurtatzen duen txartela aurkeztuz. Hona hemen BEC! ON programari onura aterako dioten hitzorduak: World Maritime Week, Welcome, Expovacaciones, Ferroforma, Subcontratación, Addit3d, Pumps&Valves, Maintenance, Fitmaq, Fosminer, Retroclásica eta Desembalaje. Informazio guztia etengabe eguneratuko da webgunean, eta bertan adieraziko dira ere proposamen honetan parte hartzen duten establezimenduetara estekak.

-ek idatzirik|2017-03-31T16:55:10+02:0031 de martxoa de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top