Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua

“ENPRESA TXIKIAK, INDUSTRIAREN BIHOTZA ETA MOTORRA DIRA”

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua, izan da Bilbao Exhibition Centre-n gauzatzen ari den azoka industrialen inaugurazioaren buru. Ekitaldi honek Ferroforma, Subcontratación, Addit3D, Pumps & Valves, Maintenance eta Fitmaq azokak izango ditu barne, Workinn eta Polveri & ecoCoating-ekin batera, ekainaren 6tik 8ra.

Arantxa Tapiaren hitzetan, “azoka honetan benetako protagonistak euskal enpresa txikiak dira eta errekonozimendu handiagoa merezi dute, izan ere, enpresa horiek dira euskal industriaren bihotza eta motorra”. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko arduradunak bokazio industrial handiagoa eskatu du, Euskadik modernizazioa eta jarraitasuna bermatuko dituzten industriarekin lotutako belaunaldi berriak behar baititu.

Sailburuak 2016. urtean ekoizpenaren susperraldia sendotu zuten enpresek egindako ahalegina eta lortutako emaitzak balioztatu egin ditu. Eustatek argitaratutako datuen arabera, joera positiboa 2017an ere mantentzen ari da eta industria-ekoizpenaren indizeak (IPI) %2,4ko hazkunde metatua izan du.

Sailburuarekin batera ekitaldian izan dira Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Diputatua, Imanol Pradales, Turismo eta Merkataritzako Sailburuordea, Isabel Muela, Danel Sola – Barakaldoko Udaleko Ogasun, Ondare eta Kontrataziorako Zinegotzi Ordezkaria eta azoka desberdinetan ordezkaritza duten hainbat elkartetako presidenteak, hala nola, Alfonso Urzainki, ADDIMAT elkarteko presidentea eta Antxon López Usoz, AFM elkarteko presidentea, besteak beste, Xabier Basañez BEC-eko Zuzendari Nagusiarekin batera.

-ek idatzirik|2017-06-07T09:15:29+02:006 de ekaina de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top