Stock Euskadi, Euskadiko Stock Azokarik handiena, BEC-era helduko da beherapen hoberekin, eta APP-a estreinatuko du berrikuntza gisa

  • AZAROAREN 3TIK 5ERA, azokak, 200 stand baino gehiagotan moda, osagai, bitxi, kirol, kosmetika, etxe eta aisiako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten 150 erakusle baino gehiago elkartuko ditu
  • Stock Euskadiren XIII. edizio honek bere APPa estreinatuko du, erakusle guztiei buruzko informazioarekin denbora errealean, erosketak errazteko eta erabiltzaileen artean zozketak egiteko, beste berrikuntza batzuen artean
  • Guztira 12.500 metro karratu hartuko ditu, eta 14 urte arteko umeentzako hainbat jarduera dituen ludoteka eta parke gisa girotutako gunea izango ditu. Bertan `food truck-ak´egongo dira, indarrak berreskuratzeko eta hainbat herrialdetako janaria dastatzeko.
  • Edizio honetan ere Stock Euskadik 3.000 euroko ekarpena egingo dio Bizkaiko gizarte erakunde bati. Oraingo honetan, Abandoko barrutiko pertsona behartsuenen artean janaria eta arropa banatzen dituen Garate Enea Elkartearentzat izango dira

www.stockeuskadi.com

Azaroak 3, 4, 5  (11 – 21 h)  BEC / 2€ – 14 urte, doan

Bilbon, 2017ko urriaren 31ean.- Bilbao Exhibition Centre (BEC) Euskadiko outlet handiena bilakatuko da asteburu honetan, Stock Euskadi azokarekin. Azaroaren 3tik 5era egingo da azoka-guneko 1. pabiloian 12.500 metro karratu hartuko dituen ekimena. Goizeko 11:00etatik gaueko 21.00ak arte luzatuko den ordutegi zabalarekin, Stock Euskadik mota guztietako artikuluetako eta produktuetako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten 200 stand baino gehiago elkartuko ditu: moda, osagaiak, edertasuna, kirolak, etxea, elektronika eta aisia. Dagoeneko finkatuta dagoen azoka honetako XIII. edizioak berrikuntza handia eskainiko du: erabiltzaileei abantaila eta erraztasun handiak, eta baita sariak ere, eskainiko dizkien APP bat.

Aplikazio berri horri esker erabiltzailea berrikuntza, ekitaldi, eskaintza, erakusleen zerrenda eta albiste guztiei buruz egunean egongo da, eta Stock Euskadiko informazio guztia eta hainbat irudi jaso ahal izango ditu. Horrez gain, Stock Euskadi APPak, erakusleen mapa bat eskainiko du, nortzuk diren eta non dauden, bilatzen dugun standerako bidea erraztuz. Horrek askoz ere joan-etorri arinagoa eta erosoagoa eskainiko die azokara doazen bisitari ugariei.

Horrez gain, APPa jaisten duenak –doakoa eta dagoeneko erabilgarri Apple Storean eta Google Playn– push jakinarazpenak (berehalako alertak) jasoko ditu bere mugikorrean, aukeratzen dituen produktuen beherapen interesgarrienekin (emakumeen moda, kirola, etxea eta etxeko tresnak…), edo interesatzen zaizkion eta aurretik aukeratu dituen alerta guztiak. Aplikazio horrekin, erabiltzailea bere telefonotik elkarrekintzan aritu ahal izango da, sare sozialak kontsultatuz eta horietan komentatuz, iradokizunen postontzian idatziz edo aplikaziora bere erosketen selfieak igoz, benetako abantaila, euren aurpegi hoberena sarean erakustea atsegin dutenentzat.

Aplikazioa jaisteak eta albisteen zerrendan harpidetzeak saria dauka, egiten dutenek, azaroaren 5ean egingo diren 200 euroko hainbat zozketatan hartuko baitute parte. Orain estreinatzen den Stock Euskadi APPak zabaldu egingo ditu Stock Euskadi azokaren komunikazio kanalak. Bere informazio webgunea dauka (www.stockeuskadi.com) eta Facebooken, Instagramen eta Twitterren ere badu presentzia. Jarraitzaileek parte hartzeko, eskaintza hoberenei buruzko informazioa jasotzeko eta sariak irabazteko aukera izango dute.

Beherapenak eta zozketak

Hartzen duen azalerarengatik eta eskaintzaren aniztasunarengatik bere generoan Estatu osoko garrantzitsuenetakoa den Stock Azokak, leku bakarrean %80 arteko beherapenez gozatzeko aukera eskainiko du berriro ere, moda, bitxi, osagai, edertasun, osasun, kirol jantzi, menaje eta etxeko gauza, elektronika eta aisiako lehen marketan, besteak beste. Azken edizioan bakoitzak, batez beste, hiru erosketa egin zuen bisitari kopuru handiari esker, 110.000 sal-erosketa baino gehiago egin ziren hiru egunetan. Hori dela eta, euren stock-ei irteera emateko aukera izateaz gain, saltokiek erosle berrien aurrean euren burua ezagutarazteko aukera izango dute, Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver edo Geographical Norway bezalako markekin, besteak beste.

Halaber, eta azokaren aurreko edizioetan ohikoa izan den bezala, bertaratutako pertsona guztiek esku-diru zozketetan parte hartzeko aukera izango dute, erosketak egin ahal izateko Stock Euskadi Azoka egiten den hiru egunetan. Egunero 200 €-ko bost zozketa egingo dira.

Eskaintza hoberenei buruzko informazioa Stock Euskadiko sare sozialetan ere argitaratuko da. Guztira, jendearen artean 3.000 euro banatuko dituzten bost zozketa egingo dira. Adi egoteak eta parte hartzeak abantaila asko ditu, sare sozialetan azokari buruzko aipamenak egiten dituztenak, asteburu osoan zehar egingo diren opari-baleen eta eskudiru sarien zozketan sartuko baitira.

Familia osorako aisia plana

Azokaren hiru egunetan, Stock Euskadik 12.500 metro karratuko azalera hartuko du Bilbao Exhibition Centreko 1. Pabiloian, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Sarrerak bi euro balioko ditu, eta 14 urtetik beherakoak dohainik sartuko dira. Bertan, adin guztietara egokitutako ludoteka aurkituko dute (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusiagoentzat), gurasoek mota guztietako artikuluetan prezio hoberenak bilatzen dituzten bitartean. Azokaren XIII. edizio honen abantaila gehigarrien artean, esan behar da azoka egiten den hiru egunetan sartzeko aukera emango duen balea eskuratu ahal izango dela. Ekitaldia aukera bikaina da bisitarientzat –parekorik ez duten prezioak aurkitu baititzakete– eta saltokientzat, euren stock-ei irteera emateaz gain, milaka bezero potentzialen artean euren burua ezagutzera emateko aukera baitute.

200 stand baino gehiagotan kalitatezko produktuetan beherapenen eskaintza nagusia izateaz gain, Stock Euskadi familia osorako aisia gunea ere bada. Horretarako lagungarri izango dira, alde batetik, 14 urtetik beherakoek doako sarrera izatea, bestetik, Azokak umeei eta familiei zuzendutako jarduera ugari egotea. Stock Euskadik begiraleek gainbegiratutako ludoteka ere izango du, adin guztietarako jolasekin eta jarduerekin: puzgarriak txikienentzat eta bideo-jokoak nagusiagoentzat.

Horrez gain, azokak gastronomia gunea ere izango du, gastrofurgonetekin, `food truck´ izenekoekin. Furgoneta horietan, jendeak hainbat estilotako eta jatorritako janariak dastatu ahal izango ditu. Gune hori, parke natural gisa apainduta egongo da, erlaxatzeko lekua eskainiz, erosketetan geldialdia egiteko, lasai eseri eta indarrak berreskuratzeko, azoka bisitatzen jarraitu ahal izateko.

Stock Euskadirako sarrerak 2€ baino ez du balioko (14 urtetik gorakoentzat) eta kalitate handiko produktuetan eta artikuluetan eskaintzarik hoberenak eskuratzeko aukera emateaz gain, erosketez, zozketez, jolasez eta Euskal Herriko eta hainbat herrialdetako janariaz gozatuz egun osoa igarotzeko aukera eskainiko du.

Dohaintza Garate Eneari

Stock Euskadik bere aurpegi solidarioena erakutsiko du berriro, eta edizio honetan 3.000 euro emango dizkio Garate Eneari, 4. munduarekiko elkartasuna erakusten duen elkarteari. Elkarteak janaria eta arropak banatzen ditu Bilboko Abando barrutiko pertsona behartsuenen artean. Azokan egingo den ekitaldi batean, azaroaren 4an, larunbatean, eguerdiko 12:00etan, dohaintza hori emango zaio Pilar Cortina Garate Eneako presidenteari.

Stock Euskadiren zuzendaria pozik azaldu da, laguntza txiki honek ‘oinarrizkoena behar duen kolektibo horri laguntzeko eskaintzen digun aukeragatik’, eta horrekin batera gogoratu du ‘duela 20 urte baino gehiagoz geroztik, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzen duen kolektibo hori Garate Enearen lanaz profitatzen dela’. Padre Arbeo jesuitak eta laiko batzuek 90ko hamarkadaren amaieran sortua, Garate Enea Abandoko barrutiko behartsuenen artean arropa eta janariak banatzen dituen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Urtero, 1.000 familia inguruk jasotzen dute 4. munduarekiko elkartasuna landu eta ‘ezer ez daukanari itxaropena eskaintzen dion’ erakunde honen laguntza.

Stock Euskadiren hamahirugarren edizio honetan, Garate Enea, 3.000 euroko dohaintza jaso eta azoka jendetsu honetan stand bat doan erabiltzeko aukera izan duten elkarteen zerrendan sartuko da. Hauexek dira besteak: Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Ordezkaritza, Unicef Euskadi, Caritas Bizkaia, Gorabide eta Adembi.

-ek idatzirik|2017-10-31T13:19:31+01:0031 de urria de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top