100 enpresa erakusketari baino gehiago, 230 produktu inguru eta edukiz betetako programa oso batekin ari da Addit3D azoka prestatzen

Addit3D-Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azokaren seigarren ediziorako atzera kontaketa hasi da: ekainaren 13tik 17ra izango da azoka. Azokak orain arte baieztatutako 100 enpresa erakusketari baino gehiago izango ditu, 15 herrialdetakoak: Alemania, Belgika, Kanada, Txina, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Italia, Japonia, Luxenburgo, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua eta Suitza. BIEMH Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 31. edizioaren testuinguruan egingo da azoka, eta 4.0 industriaren eskaintza osatuko du. Azoka esparruko 6. pabiloian enpresen ordezkaritza zabala izango da.

Addit3D erakusketa-gunean ia 230 produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago egongo dira ikusgai. Sektore nagusietako erakusketariek hedapen handia izango dute: sistemak eta makineria aurreratua eta 3D inprimaketa, ekipoak eta inprimagailuak, industria-aplikazioak, lehengaiak, kontsumigarriak, 3D inprimaketa-zerbitzuak, softwarea, 3D eskanerrak eta I+G nahiz prestakuntza. Era berean, bertan izango dira fabrikazio aditiboko industria-aplikazioen azpisektoreak, elkarteak eta argitaletxeak, kontsumigarriak, eskanerrak, prestakuntza eta gaikuntza, ikerketa eta garapena, lehengaiak, zerbitzuak, sistemak eta makineria eta softwarea.

Fabrikazio aditiboak azkar egiten du aurrera gaur egun, eta ekoizpen-prozesu tradizionaletan ere txertatzen da. Ildo horretan, industriaren arlo guztiak zeharkatzen dituzten zeharkako erronka eta kontzeptu handiak aurkezten dira. Horregatik, ADDIT3D konbinazio bat da: azalpenak, hitzaldiak eta networking espazio bat. Gainera, edukiz betetako programa oso bat du, horien artean ADDITIVE TALKS, ekainaren 17an 6. pabiloiko Konferentzia Aretoan egingo direnak. Azokak topagune bat izango du erakusketa-gunean, eta bertan azokako erakusketariek aurkezpen komertzial eta tekniko laburrak egingo dituzte: Innovation Workshopak. Gune horren helburua da fabrikazio-beharren neurriko konponbideak bilatzen dituzten bisitariekin harreman zuzena ezartzea.

ADDIT3D Makina-Erremintaren Nazioarteko BIEMH-Biurtekoaren baitan egingo da, eta aldi berean izango dira BeDIGITAL-Industriari aplikatutako Eraldaketa Digitalaren Azoka, 6. pabiloian; eta IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference kongresua eta WORKinn-Talent Hub, 4. pabiloian. Horrela, fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren erakusleiho handiena osatuko du.

Mundu osoko profesionalek Bilbao Exhibition Centre bisitatuko dute eta negozio-aukeraz beteriko astea izango da. Kontaktu komertzialak nahiz bisitarien eta erakusketarien arteko kontaktuak errazteko, azokaren APPa jaitsi ahal izango da, bisitariek eta erakusketariek elkarren artean harremanetarako datuak oso azkar eta modu funtzionalean trukatzeko aukera izan dezaten, akreditazioen QR kodeak eskaneatuz. Tresna horrek erabiltzailearen esperientzia hobetzen du, funtzionaltasun berriak ahalbidetzen ditu eta, gainera, paperaren erabilera ahalik eta gehien murrizten laguntzen du.

Addimatek (Fabrikazio Aditiboko Teknologien eta 3Dren Espainiako Elkartea) eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute Addit3D. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren lankidetza du eta HP, Meltio eta Pixel Sistemas enpresen urrezko babesletza du.

-ek idatzirik|2022-05-31T13:53:13+02:0031 de maiatza de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top