200.000 bisitari baino gehiagok gozatu dute PIN/UGP-ren 55. edizioaz

Atrakzioen aisialdi tradizionala dibertitzeko eta balioak eskuratzeko jarduerekin batera lotzea da iparraldeko hitzordu garrantzitsuenetako baten arrakastaren gakoa

Umeen Gabonetako Parkeak edizio arrakastatsua izan du aurten ere, 203.508 haurren eta familiarren bisitekin. Hauek 5. pabilioian kokatutako betiko atrakzioez gozatu dute, bai eta balioekin batera dibertitzeko 3. pabilioiko jarduerez ere. Tradizioa gizarteak eskatzen dituen proposamen berriekin lotzea delako, hain zuzen, hitzordu honen arrakastaren gakoa, jada 55 urte daramatzana Kantauriar eskualdeko Gabonetako ezinbesteko hitzordua izaten. Izan ere, Bilbao Exhibition Centre-ko PIN/UGPra egindako bisita klasiko bat da ez bakarrik Bizkaiko familientzat, baizik eta EAEko gainerako lurraldeetatik eta inguruko erkidegoetatik datozenentzat ere. Aurtengo bisitarien jatorria aurreko edizioen ildo berean mantentzen da: bisitarien gehiengoa Bizkaitik, Arabatik, Gipuzkoatik, Kantabriatik eta Burgosetik etorri da, baina Nafarroako eta Errioxako bisitariak ere erregistratu dira, besteak beste.

Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean, PIN/UGPk txikienen dibertsioarekin eta funtsezko sei balioen ikasketarekin duen konpromisoa mantendu du. Duela zenbait urte txikienen hezkuntzaren zati batez arduratzeko helburua hartu zuen eta erakunde, entitate eta enpresekin batera, jardueren programa oso bat garatu da, jasangarritasuna, familia, bizimodu osasungarria, elkartasuna, berdintasuna eta zibergizalegea bezalako balioak irakaste aldera. Helburu honetara bideratu dira, hain zuzen ere, zenbait entitate parte-hartzaileen proposamenak, hala nola BBK, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Emakunde, EVE, Athletic Club Fundazioa, Metro Bilbao eta Telepizza.

PIN/UGPren lan-ildo konprometituarekin jarraituz, urtarrilaren 2an III. Gabonetako Lasterketa ospatu zen, parte-hartze handiagoa erregistratu duen hitzordu familiarra. Edizio honetara 400 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, probaren kategoria ezberdinetan banatuta, eta, modu horretan, inoiz baino gehiago garrantzitsuena parte hartzea dela erakutsi zuten. Ez zegoen klasifikaziorik, baina bai kiroltasun dosi handiak. Horrela ulertu zuten kategoria guztietako kirolariek: Txiki (55), Prebenjamin (42), Benjamin (68), Kimu (32), Haur (34) eta Familia (183).

Hala ere, Umeen Gabonetako Parkeak ez ditu bakarrik haurrak aintzat hartzen: helduak ere kontuan hartzen ditu. Urtero helduen gau bat antolatzen du, aurtengo edizioan izena estreinatu duenak: GauPIN. Aurreko abenduaren 28an bi mila pertsona inguru itzuli ziren haurtzarora eta BECek gau horretarako antolatutako helduentzako proposamenaz gozatu zuten. Nagusiek erabili ahal dituzten atrakzioak ireki zituzten, eskaintza gastronomikoa egokitu zen eta zuzeneko ikuskizun musikalak ere egon ziren helduentzat. Aurten ere, bertaratutako asko mozorrotuta etorri ziren, jai-giro dibertigarria sortzera lagunduz.

Izotz pista, suhiltzaileak, kart-ak, Athletic-eko jokalariak, bideo-jokoak, hezkuntza-igluak… horrelakoa izan da Umeen Gabonetako Parkearen 55. edizio honen eskaintza, eboluzionatzen jarraitzen duena, une oro aldatzen doan gizartearen eragile aktibo bezala engaiatuz.

Bilbao Exhibition Centre-k publiko mota guztien interesak konektatzen dituzten jardueren programa bat gauzatzeko lan egiten jarraitzen du, publikoaren adina alde batera utzita. Umeen Gabonetako Parkea horren adibide argia da, txikienentzako urteko momentu politenetako batean ospatzen delako: Gabonetan.

|2020-01-08T09:56:27+02:00January 8th, 2020|Albistea @eu|0 Iruzkin

Utziguzu iruzkin bat