35 herrialdetako profesionalek +Industry 2021 urteko birtopaketa industriala gisa berretsi dute

Fabrikazio aurreratuaren arloan hilabete asko aurrez aurreko ekitaldirik gabe igaro ondoren, +Industry 2021ek arrakastaz itxi du urriaren 26tik 28ra Bilbao Exhibition Centre-n izandako edizioa, non 10.332 bisitari profesional, 633 erakusketa-enpresa eta 60 hizlari aditu, nazional eta atzerritar, egon diren. Hitzordua azoka-egutegian berriro elkartzeko aukera bikaina zen, eta halaxe hartu dute parte hartzaileek. Horrelako ekitaldi batean parte hartu ahal izanak poz handia eman die erakusketari, bisitari, biltzarkide eta hizlariei emandako balorazioaren arabera.

Oro har, onartu dute ekitaldiak bere itxaropenak bete eta gainditu dituela. Addit3D, BeDigital, Industry Tools by Ferroforma, Maintenance, Pumps&Valves eta Subcontratación azoken baturak, Workinn enplegu-foroaz gain, sinergiak eta aukera berriak sustatu ditu 1. eta 3. pabilioietako eremu desberdinetan.

“+Industry azoka iraun duen egun hauetan zehar oso agerian geratu da elkar topatzeko dugun beharra. Hitzordu honekin, amaiera bikaina ematen diogu azoken berraktibazioko hilabete biziari, industria eragile gisa hartuta”, adierazi du Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko zuzendari nagusiak. “Dinamismoa eta tonu positiboa ikusi ditugu, negozioetarako, ezagutzarako eta lan-sareetarako mailarik gorenean dauden espazioak sustatuko dituen ildo honetan lanean jarraitzera bultzatzen gaituztenak. Partekatutako esfortzu handiko hilabete asko eta gero, ziur nago guztion artean suspertze ekonomikorako pausu garrantzitsuak ematen ari garela”, aintzatetsi du BECeko zuzendari nagusiak.

Izan ere, bisitari profesionalek oso modu zabalean erantzun diote deialdiari, nahiz eta oraindik ere mugikortasunerako mugak izan. Haien jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da parte-hartzaileen %41 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak zirela, estatuko ia puntu guztietatik. Jende gehiena Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Errioxatik etorri da, baita Bartzelona, Madril, Burgos, Zaragoza, Valladolid, Valentzia, A Coruña eta Pontevedratik ere. Bisitari atzerritarren jatorrizko herrialde nagusiak Frantzia, Portugal, Alemania eta Italia izan dira, 34 herrialdetako zerrenda batetik.

Era berean, +Industry-ko edizio honetan, erakusketariek eta bisitariek azokaren jarduera-programan izandako parte-hartze altua nabarmena izan da. Programa horretan, zuzeneko erakustaldiak, Innovation Workshop-ak, hitzaldiak eta networking eta B2B topaketak egon dira. Azken horiek, Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketaren esparruan garatuta, parte-hartzaileen oso balorazio ona jaso dute. Guztira, hiru egunetan zehar, 257 elkarrizketa egin dira; eta bertan, nazioko eta atzerriko 89 eroslek parte hartu dute. Horietako ia bilera guztiak modu presentzialean izan dira.

Industria Azpikontratazioaren Europako Topaketa izan da hitzorduaren erakargarritasun handienetako bat, eta Bartzelonako Merkataritza Ganberak antolatu du, CámaraBilbao eta Bilbao Exhibition Centre-rekin batera, Espainiako Azpikontratazio Poltsen Sarearen laguntzarekin.

 

+Industry, lehen mailako erreferentzia informatiboa

Bere hiru egunetan zehar, +Industry 2021k lehen mailako biltzar-programa eskaini du, non puntako enpresen nazioko eta atzerriko 60 ordezkarik baino gehiagok industriarako 4.0 soluzioekin lotutako gai gakoak jorratu dituzten, haien ezagutza partekatuz eta haiei dagozkien esparruetan arrakasta-kasu praktikoei buruzko haien esperientziak partekatuz.

Industrial Maintenance Innovation Conference izenburupean, lehenengo egunean, arreta gunea jarrita egon da Smart Maintenance/Mantentze Prediktiboarekin lotutako azken joerako teknologien inguruan, eta manufacturing, aktiboen eta instalazioen kudeaketaren eta mantentze aurreratuaren baitako produkzioaren fidagarritasunarekin lotutako beste batzuen inguruan.

Biltzarreko bigarren egunean, Digital & Additive Talks with CMH burutu dira, eraldaketa digitalaren esparruan, industriara aplikatzeko azken 4.0 teknologien nobedadeak aurkeztu dituzten izaera tekniko-estrategikoko hitzaldiak; horiei esker, industria tresnerien erabiltzaileek haien ekoizpen-prozesuak azkartzeko aukera izan dute. Bertan, 5G industriala, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra bezalako gaiak jorratu dira.

Pump&Valves Talks hirugarren eguneko hitzaldien programa bete dute. Espezializazio maila altuko hitzaldi hauetan, fluidoen prozesuetarako ekipamenduen azken teknologia ezagutzera eman da, enpresa erabiltzaileen eta ingeniaritza-enpresen arrakasta-kasu onenak aurkeztuz. “Ziklo-aldaketarantz zuzendutako ingeniaritza-proiektuetako erronkak eta aukerak (ECP)” hizpide izan dituen saioak amaiera bikaina eman dio biltzarren programari.

+Industry-ren balioak “elkarreraginerako eta ezagutza trukatzeko hitzordu estrategiko” gisa Ainara Basurkoren, Ekonomia Sustatzeko Sailaren foru-diputatuaren, diskurtsoaren zati handi bat hartu zuen urriaren 26ko inaugurazioan. Bestalde, Teresa Laespadak, Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru-diputatuak, Workinn ofizialki irekitzean hilaren 27an, Euskadik kalitateko eta ondo ordaindutako industria-enpleguaren alde egindako apustua azpimarratu zuen, bai eta foroak dinamizatzaile gisa duen eginkizuna ere. Aurten, 90 eskaintza inguru aurkeztu dira bertan, besteak beste, industria aurreratuaren arlo berriekin zerikusia duten proposamenak, hala nola adimen artifiziala, Big Data, 3D inprimaketa eta programazioa.

-ek idatzirik|2021-11-04T15:11:38+01:0029 de urria de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top