5.600 PERTSONEK DESEMBALAJE AZOKA BISITATU ZUTEN

BECen Martxoaren 12 eta 13an ospatuta

Guztira 5.681 pertsona batu ziren Desembalaje Bilbao azokaren 33. edizioan, BECen martxoaren 12 eta 13an ospatu zena. Barrutiaren barruan, bisitariek 103 erakusketariek aurkeztutako 40 urte baino gehiagoko 50.000 objektuekin gozatzeko aukera izan zuten, non kolekzio eta dekorazio pieza txikiak nabarmendu baitziren, balore gehiago zuten antigoaleko piezez gain.

Parte hartu zuten denda eta bildumagileek salmenten inguruko balorazioa gogobetegarria izan dela aitortu dute, izan ere, bisitariek positiboki erantzun zuten prezio eskuragarria zuten aparteko piezak, vintage objektuak, enkante eta antigoaleen aurrean.

Bestalde, azokaren barruan Chalk Painteko zenbait tailer egin ziren, “Para que no me olvides” dendaren eskutik, non asteburu osoan parte hartzaileek margolaritza eta ezkoztatzearen inguruko oinarrizko teknikak ezagutzeko aukera izan baitzuten, helburu bakar batekin: erraztasuna eta emaitza harrigarria. Desembalaje Bilbaok haur-gune eta monitore zerbitzu bat izan zuen baita ere, eta bertan 200 neska-mutil inguru egon ziren, familiek azokan egindako egonaldia disfrutatu ahal izateko.

Urte honetako berritasun bezala, azoka denbora errealean bizitzeko aukera egon zen Quibu aplikazioaren bitartez, Desembalaje Bilbaoko 33. edizioaren aktibitate eta ordutegi guztiak biltzen zituena. Gainera, Instagramen bidez egindako lehiaketan, 1.800 argazki jaso ziren.

Azkenik, nabarmendu behar da Luis Cabero Díaz, Santanderrekoa, azaroaren 19 eta 20an ospatuko den hurrengo edizioan gastatzeko 500 eurotako txartelaren irabazlea izan zela.

Komunikazio Saila, 2016ko martxoaren 14.

-ek idatzirik|2016-03-14T17:07:32+01:0014 de martxoa de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top