ADDIT3D 2021ERA ATZERATUKO DA

ADDIT3Dk, fabrikazio aditibo eta 3D inprimaketari zuzenduta dagoen herrialde mailako azoka profesional eta industrial bakarraren talde antolatzaileak azoka 2021era atzeratzea erabaki du, hurrengo urteko ekainaren 1 eta 3 bitartean izango den +Industry azokaren edizio berriarekin bat eginez. Gune berean zazpi azoka batzeari esker –Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, ADDIT3D, BeDigital, Maintenance, Pumps&Valves eta Fitmaq– ibilbide oso bat eskaini ahalko dugu industriarik aurreratuenean barrena Bilbao Exhibition Centre-n.

ADDIT3D azokaren bosgarren edizioak erakusketa eremua eta produktuen aurkezpenekoa kongresuekin eta networking-arekin tartekatuko ditu, gorantz doan sektore honen gakoekin lotutako erreferentziako foroa eta eguneratzeko topagune bihurtuz. ADDIT3D 2021 azokak fabrikazioko azken teknologiei eskainiko zaien gune bakarra izango da, sinergia, ezagutzaren transferentzia eta aukera berriekin.

|2020-07-28T10:47:02+02:00July 28th, 2020|Albistea @eu|0 Iruzkin

Utziguzu iruzkin bat