BE IN, BIEMH: 4.0 industriak goitik behera aldatuko du azokaren 30. Edizioa

2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean izango da

Inoiz ez bezalako eskaintza teknologikoko BIEMH hau (Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa) 4.0 industriaren lehen lerroan kokatuko da 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, bere 30. edizioan. 21 herrialdetatik etorritako 1.500 erakusketarik baino gehiagok erantzun diote «Be IN, BIEMH» azokaren gonbidapenari. Bertan, indarrez barneratuko dira berrikuntzan (INnovación), ekoizpen adimentsuan (INteligencia productiva), sistemen INtegrazioan eta nazioartekotzean (INternacionalización), Bilbao Exhibition Centre-k dituen sei pabiloietan zehar.

Orain arte erregistratutako enpresa, produktu eta zerbitzuen datuak kontuan hartuta, asmo handiko edizioa izango da, bai ikuspegiari, bai edukiei dagokienez, eta erantzun eta irtenbide berriak eskainiko dizkie fabrikazio aurreratuaren erronkei. Hauek izango dira erakusketako sektore nagusiak: osagaiak eta osagarriak (% 28), harroketa bidezko makineria (% 22), erremintak (% 15), deformazio bidezko makineria (% 14), metrologia eta CAD-CAM (% 10), eta automatizazioa eta robotika (% 9). Gainera, makina, erreminta eta ekipamendu berrietan inbertitu beharrak azokako atzerriko enpresen parte-hartzea sendotu eta, ondorioz, azken urteotako markarik onena lortuko du aurten, 20 herrialdetatik etorritako marka liderrei esker: Flow Europe, Datson, Adige, BLM, Salvagnini, Mecanumeric, Matsura, Muratec, Coherente-Rofin, Marechal Electric, Amob, Adira…

Bisitarien atalean, erabilera-sektore guztietako hainbat enpresa daude izena eman duten profesionalen zerrendan: automobilgintza, aeronautika, tren-industria, burdingintza, metalurgia, energia, ekipamendu-ondasunak, kimika, farmazia eta elikadura, besteak beste. Aldi berean, erosleen delegazio-programa modu intentsiboan ari gara garatzen erakusketariek esportaziorako lehentasunezkotzat jotako herrialdeetan; hain zuzen ere, 26.

Azkenik, aurten, BeDIGITAL izango da lehen aldiz, teknologia digitalak industrian aplikatzeko ekitaldia, eta ADDIT3D azokaren 3. edizioa egingo da, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka, oso berrikuntza interesgarriak dakartzana fabrikazio aditiboko eta metalean inprimatzeko makinetan. Eskaintza IMIC-International Maintenance Innovation Conference eta WORKINN Industria Enpleguaren Eztabaidagunearekin osatuko da.

 

-ek idatzirik|2021-04-14T17:12:14+02:0020 de martxoa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top