EU PVSEC, ikerketari, teknologiei eta aplikazio fotovoltaikoei buruzko nazioarteko konferentziarik handiena, Bilbao Exhibition Centren egingo da 2025eko irailaren 22tik 26ra.
Bost egunez, Konbentzio Zentro osoak 1.500 pertsona inguru hartuko ditu eta teknologia berdearen munduko zentroa bihurtuko da BEC. 40 urtetik gorako historia eta EU PVSECren askotariko programa direla eta, ekitaldi erreferentea izango da sektore zientifiko-fotovoltaikoan.
BECeko konbentzioen eremuak espazio guztiak jarriko ditu eskuragarri ekitaldi horretarako eta bilerak, hitzaldiak eta komunitatearen bestelako erakusketak egingo dira. Komunitate horrek BECeko topaketa aprobetxatuko du fotovoltaikoen arloan izan diren azken aurrerapenak eztabaidatzeko, harremanak ezartzeko eta negozioak egiteko. Sektoreko 70 enpresa inguruk izango dute stand propioa erakusketen eremuan.
Konferentziaren programa zientifikoa Europar Batzordeko Ikerketarako Zentro Komunak Koordinatzen du.
Iruzkin bat utzi