BEC-ek jarduera handiarekin itxi du 2022a 135,3 milioi euroko inpaktuarekin

2022a jarduera handiko urtea izan da Bilbao Exhibition Centreren hiru negozio-ildoetan 135,3 milioi euroko inpaktu ekonomikoarekin BPGd-an. Lehen hiruhilekoan azkar suspertu ostean, jarduera indartsu itzuli zen BECera: 232 ekitaldi egin dira, 621.609 bisitari jaso eta esparrua 297 egunetan egon da okupatuta. Jarduera-indize horren ondorioz, Euskadiko Ogasunentzat 17,2 milioi euroko jasoera zergekin eta 2.664 enplegu sortu direla estimatzen da.

Inpaktuaren azterketaren arabera, 2022ko emaitzak oso desberdinak izan dira pandemiak markatutako azken urteekin alderatuta. Halaber, horrek erakusten du BECen konpromisoa funtsezkoa dela eragile ekonomiko eta sozial gisa, eta Euskadiko lehiakortasunerako azpiegitura garrantzitsua dela. Besteak beste, txostenak erakusten du sortutako gastuaren % 74 azokaz kanpoko jardueretarako izan dela; hala nola ostalaritzarako, % 48 bereganatu du; garraiorako, % 16; aisialdi eta kultur jardueretarako % 8, eta txikizkako merkataritzarako, % 2.

Datu horiek guztiek urte osoan zehar egindako 232 deialdiren programazio zabalari dagokizkie. Deialdi horien barruan, Azoken kategorian 21 ekitaldi ospatu ziren 2.138 erakusketarirekin; Konbentzioa Zentroan 181 ekitaldi, eta 30 ikuskizun Bizkaia Arenan.

Azoken arloan, BIEMH- Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren mugarria markatu du, lau urteren ondoren, mundu osoko goi mailako fabrikatzaileak, inportatzaileak, banatzaileak eta erosleak batu baitzituen. Hitzordua osatzeko, industria aurreratuaren gaineko beste azoka batzuk egin ziren aldi berean: Addit3d, BeDigital, IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference eta WORKinn-Talent Hub. Kanpoko proiekzioa duten ekitaldi profesionalen eremuan ere, Egurtek, WindEurope eta Food4Futurek leku oso nabarmena izan dute.

Aldi berean, esparru horretako agendak publiko orokorrari bideratutako azokaz beteta egon da, hala nola Gustoko, Expovacaciones, Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka, Desembalaje, Retroclásica, Motorshow, Caravaning, Japan Weekend, Euskal Encounter eta BIG-Bilbao Intenational Games Conference.

Bestalde, BECeko Konbentzioen Zentroak joera positiboa zuen dagoeneko aurrerik, eta aurten muga gainditu du egindako ekitaldien kopuruarekin: 181 izan dira guztira. Esparru horretan askotariko ekitaldiak izan dira, besteak beste CEDE Zuzendarien XX. Kongresua; Intergune+; Energia Klusterraren Asanblada Nagusia; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ekitaldiak eta bilerak; ibilgailu berri baten iragarkiaren grabaketa; Avalco Taldeko Hornitzaile eta Bazkideen IX. azoka; Berrikuntzarako Nazioarteko Kongresua APD; Itsasoko I. Kongresu Eolikoa eta CIRP-Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiaren Asanblada Nagusia.

Halaber, 2022an, bertako eta nazioarteko musika-esparruko talderik entzutetsuenen birak itzuli dira Bizkaia Arenara. Ospatutako 30 ekitaldietan Rosalía, Aitana, Camilo, Juan Luis Guerra, Estopa, Bad Religion, Alejandro Sanz, Rigoberta Bandini, Hertzainak eta C. Tangana taldeen eta Zeid Fest, Ura Bere Bidean edo Distrito Urbano gisako jaialdien 220.000 jarraitzaile baino gehiagok gozatu zuten beraien gustuko artisten zuzeneko musikaz. Gainera, 2022an, Luxua Aretoan kontzertu txikiak egiteko proposamena estreinatu zen BECen.

Jarduera hori guztia BECen sare sozialetan islatu da; egun, 193.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Facebook, Twitter, LinkedIn, Instagram eta Youtuben, 2021ean baino % 7 gehiago. Bestalde, BECen 25 webguneek 1.600.000 bisita izan dituzte guztira.

 

Eraldaketa digitala eta jasangarritasuna, datozen urteetarako ardatz estrategikoak

Egun, BECek baliabide digital ugari ditu txertatuta, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko eta etengabeko eguneraketak lantzeko. Egindako azken hobekuntzen artean, erakusketarientzako plano digitalak eta hainbat QR sistemekin funtzionatzen duten akreditazio-sistema berria daude. Zibersegurtasunaren arloan, SIEM-Security Information and Event Management tresna berria ezarri da, sistemen balizko arriskuak hauteman ahal izateko.

Jasangarritasunari  dagokionez, batzorde espezifiko bat dago BEC-eko barneko eta kanpoko jarduera NBEk markatutako GJH Agendarekin lerrokatzeko. Energiaren arloari dagokionez, eguzki-planta fotovoltaikoa handituko da aurki, eta megabyte bateko indarra izango du. Egitura horri esker, % 10 eta % 12 inguru hornitu ahal izango du BECek.

Gainera, BEC ekitaldi jasangarriak ziurtatzen hasi da Erronka Garbia zigiluarekin. Horretarako, kontsumoen eta hondakinen kontrol eta kudeaketarako plan espezifikoak indartu ditu. Dagoeneko badute aitortza hori Expovacaciones edo Egurtek gisako ekitaldiek, eta kalitatea bermatzen du jarduketa-eremu esanguratsuetan, hala nola mugikortasunean, erosketetan, urean edo azpiegituretan.

Azkenik, BECek lankidetzan jarduten du hainbat erakunderekin garapen jasangarri koordinatua izateko aliantza sendoak sortzeko. Horren adibide da UFI-Azoka Industriaren Elkarte Globalak babestutako Net Zero Carbon Events ekimenarekin bat egin izana.

 

Hurrengo mugarriak

Urte berri oni optimismoz egiten dio BEC-ek. Ekitaldien industria kaudimenduna eta lehiakorra du, eta pandemiaren aurreko maila altuetara itzuli da. Gainera, egungo erronkei aurre egiteko irtenbide komertzialak eta komunikazio eraginkorrak eskaintzen ditu. Agertoki horretan, ekitaldi berriak izateko prestatzen ari gara, eta horietako askok Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren aitortza jaso dute berriki nazioartean duten proiekzioarengatik.

2023an, profil teknologiko-industriala indartuko du, sektore estrategikoekin lotuta dauden eta izaera guztiz berritzailea duten hainbat ekitaldi egingo baitira, hala nola Empack, Logistics & Automation Bilbao, World Maritime Week, Food4Future, +Industry edo Steel Tech.

Halaber, egitarauan nabarmentzekoak dira Tendencias Creativas, Japan Weekend, Expovacaciones, Caravaning, FVO eta Biokultura aisialdi eta kultur proposamenak, eta, kiroletan Ausartan Race eta Hyrox, fitness-lehiaketa berria.

Bizkaia Arenan aurreikusita dauden ekitaldiei dagokienez, hainbat kontzertu baieztatu dira dagoeneko, besteak beste, Queen Extravaganza, Hans Zimmer, Joaquín Sabina, Iron Maiden eta Marea taldeenak edo Zeid Fest jaialdia.

Azkenik, nabarmentzekoa da duela gutxi jakinarazi dela WindEurope Anual Event ekitaldiaren egoitza BEC izango dela hirugarren aldiz, 2019ko eta 2022ko edizioak jaso ostean. 2024ko ekitaldiak iazko arrakasta berretsiko du, zeinean 78 herrialdetako bisitariak bildu ziren eta 19 milioi euroko inpaktua izan zuen tokiko ekonomian.

 

 

 

-ek idatzirik|2023-01-11T10:23:48+01:0011 de urtarrila de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top