BEC-ek telelaneko protokoloa aktibatu du

Bilbao Exhibition Centre-k bere bezeroei jakinarazten die enpresak telelaneko protokoloa aktibatu duela. Langile guztiei aplikatuko zaie protokoloa, printzipioz, 15 eguneko epeaz.

Bizi dugun egoera dela eta, BECeko arduradunei ezinbestekoa iruditzen zaigu laneko segurtasunarekin eta osasunarekin dugun konpromisoa agerian uztea eta, horretarako, euskal entitateak #etxeangeratu mugimenduarekin bat egin du, osasun agintariek gomendatzen duten bezala, eta guztion erantzukizunari deituaz.

Edonola ere, erabilgarri ditugun taldeak eta baliabideak jarri ditugu lanean gure zerbitzuen inguruko gertuko komunikazioa errazteko. Beraz, departamentu guztietatik bezeroei arreta emango zaie haiek behar dutenean. Gainera, BEC etorkizuneko proiektuak bermeekin antolatzeko ari da gogor lanean.

Ohiko komunikabideak baliatuz, BECek aldiro eta garaiz jakinaraziko ditu gerta daitezkeen berriak.

Enpresak haien ulermenarengatik eskertu nahi die eta indarrak eman nahi dizkie bezeroei.

-ek idatzirik|2020-03-17T13:09:45+01:0017 de martxoa de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top