BEC erreferentea da energia-sektoreko ekitaldietan

Bilbao Exhibition Centre erreferente bihurtu da energia sektorearekin lotutako ekitaldietan, industria horretan erreferentziakoak diren hainbat topaketa hartu eta sustatu baititu. Adituak, ikerlariak eta iritziaren liderrak elkartu dira energia-sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko eta efizientzia energetikoari, energia garbiei eta garapen jasangarriari dagokionez praktikarik onenak partekatzeko.

Horren erakusle da Hidrogenoaren Espainiako Elkarteak gidatuko duen “European Hydrogen Energy Conference EHEC 2024” konferentzia. Martxoaren 6tik 8ra bitarte egingo da, Tecnaliak, EVEk, Energia Klusterrak eta BECek osatutako tokiko batzordearen laguntzarekin.

BECen egutegian esanguratsuak dira halaber berriki Carlo Gavazzi enpresa taldeak egindakoa, “egungo energia-paradigmaren aurreikuspenak eta erronkak” gaiari buruzkoa. Ekitaldi horrek Energiaren Euskal Erakundearen eta Euskadiko Energia Klusterraren laguntza izan zuen, eta Iberdrola, Ingeteam eta Tecnaliak hartu zuten parte.

Halaber, Espainiako CO2aren Energiaren eta Berrikuntzaren Plataformak (PTECO2) antolatutako “Aportando Valor al CO2” IV. Kongresuaren moduko ekitaldiak nabarmentzen dira, Kimika Jasangarriaren Espainiako Teknologiaren eta Berrikuntzaren Plataformarekin (SusChem-España) batera antolatuta.

Halaber, BECen aurtengo egutegiak erakusten du hainbat foro sektorial izango direla, hala nola energiaren Klusterrak H2ren gainean antolatutakoa, Oil&Gas, energiaren eta mugikortasunaren zerbitzuena, eta H2ren Euskal korridoreak ekoizpenaren, mugikortasunaren, T&D eta biltegiratzearen eta hidrogenoaren elektrolizadoreen gainean egindako jardunaldi teknikoak.

-ek idatzirik|2023-06-27T12:52:59+02:0027 de ekaina de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top