BEC eskubide osoko kide gisa sartu da ICCA elkartera

Biltzar eta Konbentzioen Nazioarteko Elkarteak mundu osoko ehun bat herrialdetako 1.100 enpresa eta erakunde hartzen ditu barne

Bilbao Exhibition Centre-k begirada aurrerantz zuzentzen jarraitzen du, nazioarteko ekitaldi entzutetsuen erakarpen eta antolaketan lan eginez. Helburu hori jarraituz, hilabete honetan bertan sartu da eskubide osoko kide gisa Biltzar eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartean (ICCA), nazioarteko ekitaldien kudeaketan, garraioan eta aretoan espezializazio eta esperientziaren arabera hornitzaile liderrak biltzen dituen elkarte bakarra.

BEC-en eransketa ICCA elkartera hainbat abantaila ditu, batez ere negozio-garapen aukera handiak eskaintzen dizkiolako, mundu osoko ia ehun herrialdetako 1.100 enpresa eta erakunde elkarrekin jarduten duten plataforma baita. ICCA sarean, nazioarteko batzarren planifikatzaileek haien ekitaldien helburuak asebetetzen dituzten soluzioak aurki ditzakete: toki-aukeraketa, helmuga zerbitzuak… azken finean, konbentzioaren antolaketa osoa.

Modu horretan, BEC-ek haren marka sendotzen du nazioko zein nazioarteko kideen artean. Halaber, Elkartearen datu-baseari etekina ateratzen dio, mundu osoko elkarte ezberdinek ekitaldi edo biltzar bat antolatzeko duten interesari buruzko informaziorako sarbidea baitu (elkarte medikoak, zientifikoak, komertzialak, kidego profesionalak, etab.). Kideen artean sortzen den networking-ak bezero potentzialak ezagutzea eta egoitza aldatzeko aukera duten ekitaldiei buruzko informazioa trukatzea ahalbidetzen du.

 “Ia espezialitate guztiek aldizka batzar bat edo gehiago ospatzen duen elkarte bat dute”, adierazten du ICCA-k. Gainera, gogoratzen du elkarte hauek “gutxitan bueltatzen dira leku berera epealdi laburrean”. Zentzu honetan, aldian-aldian antolatzen diren erakunde ezberdinen 24.000 batzar inguru daudela zenbatesten da. ICCA-ren datu-baseak horien %80aren berri eman du.

Donostiako Kursaal eta Iruñako Baluarte jauregiak BEC-etik hurbilen dauden ICCA-ko kideak dira, Bilbo eta Donostiako Convention Bureau-ekin batera. Estatu-mailan hiri ezberdinen kongresu-jauregiak nabarmentzen dira, hala nola Bartzelona, Madril, Gijón edo Valentzia.

BEC-ek ICCA-ko kide bezala parte hartuko duen lehen ekitaldia Capítulo Ibérico-aren batzar nagusia izango da (Espainia eta Portugal), 62 parte-hartzaile baino gehiago izango dituenak. Topaketa Oporton ospatuko da, apirilaren 10 eta 12a bitartean. Jarduerak aztertzeaz gain, sektorearentzat garrantzizkoak diren gaiei buruzko aurkezpenak eta mahai-inguruak barne hartzen dituen hezkuntza-programa bat sartuko da.

|2019-01-23T11:52:48+02:00January 23rd, 2019|Albistea @eu|0 Iruzkin

Utziguzu iruzkin bat