BEC! Esparru segurua

Bilbao Exhibition Centre-k protokolo zorrotza diseinatu du bere instalazioetan segurtasuna eta osasuna bermatzeko, bai bere langileena eta baita bertan antolatzen diren ekitaldietara hurbiltzen diren bisitariena ere. Protokolo hau zabaldu egin ahal izango  da ekitaldi bateko antolatzaileek neurri berezi eta gehigarriak behar izatekotan. Kasu horretan, protokolo espezifiko bat diseinatuko da eta segurtasun eta higiene betekizun zorrotzenak errespetatzeko behar diren ekintzak martxan jarriko dira.

Enpresa ugarik BECen konfiantza izan dute dagoeneko ekitaldiak antolatzeko. Hala, azoka-esparrua aitzindaria izan da formatu handiko azterketak hartzeko neurrietan, milaka pertsonarekin, hala nola Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lan eskaintza publikoan edo HABEren eta IVAPen hizkuntza-eskakizuneko probetan. Horrez gain, Konbentzio Zentroaren aretoak, besteak beste, Eroskiren, Portuko Agintaritzaren, Laboral Kutxaren, Boliviako Kontsulatuaren eta Transvol kooperatibaren kongresu eta bileren egoitza izan dira.

BECek ezarritako segurtasun-protokoloak arreta berezia du sarbideen kontrolean, edukieren kudeaketa prebentiboan, pertsonen zirkulazioaren eta pertsonen arteko segurtasun distantziaren monitorizazioan, higienizazioan eta instalazioen ingurumen segurtasunean. Horrez gain, eskudun agintariekin eta osasun zerbitzuekin komunikazio aktiboa eta koordinazioa aurreikusi dira ere.

Horrela, BEC esparruan egiten den ekitaldi bakoitzak dokumentu hau kontuan hartu beharko du, eta segurtasun osoa emango zazie bezeroei, hornitzaileei, erakunde antolatzaileei eta bisitariei ekitaldia garatu bitartean. Gainera, prozesu hori guztia etengabeko barne eta kanpo komunikazio arin batekin lagunduko da, informazioa, kontzientziazioa, jokabide soziala eta prebentzioa indartzeko balioko duena.

 

Neurri hauei guztiei esker, BEC esparru segurua da.

Kontingentzia plana deskargatu

 

Segurtasun-neurrien gidaliburua


 

Informazio gehiago

-ek idatzirik|2021-04-14T17:10:10+02:0023 de urria de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top