BEC ‘Ikusika’ udaleku aintzindarien eszenatoki bihurtu da

Argazkigintzarekin, irratiarekin, bideoarekin, bideo-jokoen sorkuntzarekin, musikarekin, antzerkiarekin lotutako jarduerak. Uztailaren 5etik 16ra BECen egingo diren Ikusika udalekuetan, 10 eta 12 urte bitarteko haurrei esperientzia paregabeak eskainiko zaizkie, eta esperientzia horiekin sortuko dituzten istorioak Interneteko hainbat plataformatan zabaltzen ikasiko dute. Gainera, adituekin jarduerak egingo dira eta pertsona ospetsuak hurbilduko dira, gehien interesatzen zaizkien gaien inguruan duten esperientzia ezagutzera emateko. 

Udaleku aitzindari hauek, jantoki-zerbitzua barne hartzen dutenak, jarduera ludikoen bidez euskararen erabilera sustatzea dute helburu, aisialdiko eta denbora libreko jardueretan eta harremanetan, horien ingurune digitala barne, ohiko erabilera erraztu eta normalizatu ahal izateko. 

BECen okupatutako guneak segurtasun-protokolo zorrotza beteko du, eta BECek dagoeneko jaso du Safe Tourism Certified zigilua, Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuarena (ICTE), azoka-esparrua gune segurua dela ziurtatzen duen agiria. 

Ikusika udalekuak Barakaldoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dituzte. 

-ek idatzirik|2021-06-23T13:07:58+02:0023 de ekaina de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top