BECek eta Passivhaus Partzuergoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Passivhaus Partzuergoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Bilbao Exhibition Centrerekin. Horren bidez, Passivhausek presentzia esanguratsua izango du urriaren 19 eta 20an egingo den Egurtek Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroan. Hitzarmenaren bidez, erakundeak bere bazkideen artean ekimena sustatu eta Egurteken parte hartzeko eta bertan izateko erraztasunak eskainiko ditu 2022an zehar antolatzen dituen ekitaldietan.

Passivhaus Partzuergoa energia-errendimendu eragingarriaren nazioarteko estandarrarekin, Passivhaus izenekoarekin, konprometituta dagoen elkartea da. Elkartearen jarduera 2016aren amaieran hasi zen kontsumo ia hutsa-pasiboko eraikinak amaierako erabiltzaileengana iristeko prozesua bizkortzeko eta eraikuntza-merkatuko eragileak dinamizatzeko asmoz.

Passivhaus kontzeptuak oinarrizko 5 printzipio biltzen ditu: isolamendu egokia, aireztapen-sistema kontrolatua (SVC, gaztelaniaz), eta prestazio handiko leihoak, aire-ihesik eta zubi termikorik gabeak. Eraikin pasibo batek % 90 energia gutxiago behar du; izan ere, klimatizaziorako beharrezko energia-kontsumoa ahalik eta gehien gutxitzeko helburua duten eraikuntza jasangarriak dira.

-ek idatzirik|2022-03-10T15:42:50+01:0010 de martxoa de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top