Bilbao Exhibition Centre-ek “Be up BEC” gimnasioa hartuko du iparraldeko gurutzadurako 5.020 m2ko lokal batean

Be Up Sport Centre-rekin lortutako hitzarmenari esker, 2020ko hasieran erabilgarri egongo da.

Be Up Sport Centre enpresaren eta Bilbao Exhibition Centre-n arteko hitzarmenari esker, azoka- eta kongresu-esparruak 5.000 metro karratu baino gehiago duen gimnasioa hartuko du, 2020tik aurrera iparraldeko gurutzaduran egongo dena. Ekipamenduak, “Be Up BEC” markaren pean kirola enpresak ustiatuko duenak, 5.590.000 euroko inbertsioa beharko du lokala erabat eraberritzeko eta 50 pertsonei lana emango die. Egokitzapen lanak urtarrilean hasiko dira eta 10 hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Be Up-en xedea “kirola eremuan ematen diren ekimenak administrazio publikoen eskutik lagunduz inguruan integratzea, tokiko lana sustatzea, jarduera fisikoarekin eta udaleko kirolarekin lotutako ekonomia sustatzea” dela azaldu du proiektuaren arduradunak, José Domingo San Emeterio Diegok, Be Up Kirol-zentroen presidenteak. “Eragin-eremua “kiroleztatu” nahi dugu gure euskal egoitzatik, biztanle aktiboagoekin, osasuntsuagoekin eta, beraz, zoriontsuagoekin. Hori baita gure aldarrikapenaren oinarria: mugitu, dibertitu, izan zoriontsu”, adierazi du kirol-zentroko arduradunak. Izan ere, bere enpresak kirola proiektu berrien garapena abiarazi nahi du, bereziki Bizkaian eta lurralde mugakideetan.

Bilbao Exhibition Centre-etik ezaugarri hauetako zentro bat abiarazteak 2012an onetsitako Lehiakortasun eta Jasangarritasuna Planean planteatutako estrategiari erantzuten dio zuzenean. Azpiegitura honekin, Planaren puntu nabarmenetako bi, espazioak alokatzea eta hauei balioa ematea eta BECek zerbitzu-enpresa gisa duen ahalmena sendotzea, betetzen dira. “Be Up BEC”-ekin gaur egun erabiltzen ez den espazio bati erabilera emango diogu eta honek emaitzen kontuari diru-sarrera nabarmenak gehituko dizkio. Gainera, BECen erabiltzaile guztiei zerbitzu gehigarri bat eskainiko diegu, hauek erakusketariak, bisitariak, edozein ekitaldi motatako antolatzaileak edo gure erakundeko langileak izan daitezkeelarik”, esan du Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-eko zuzendari orokorrak. Zuzeneko eta zeharkako lanpostu sorreragatik izango duen gizarte-eragina eta zergak Bizkaian ordaintzen dituen enpresa batetik eratorritako ekonomia-eragina proiektuaren balioztatzea aztertzerako orduan kontutan hartu diren bi argumentu garrantzitsu izan dira.

Guztiontzako kirola: kontzeptu eskuragarria familiarentzat

Be Up kirola eredua kirolaren kontzeptu familiarra izateagatik nabarmentzen da batez ere, kirola ohiturak belaunaldi berrietako bizimoduan integratzen saiatzen baita, errealitate soziala eta demografikoa ahaztu gabe. Sentsu honetan, familiaz gain, Be Up umeentzako, gazteentzako, lan egiteagatik denbora ez dutenentzako eta biztanleria seniorrerako, zeinaren pisu kuantitatiboa egunero haziz doan, zerbitzuak pertsonalizatzen ditu.

“Mugitu, Dibertitu, Izan Zoriontsu” esloganarekin, Be Up-en proposamena irismen unibertsala dauka, edozein adin tarte, baldintza fisiko edo erosahalmen barne hartzen baitu. Izan ere, tarifak oso arrazoizkoak dira edozeinentzat eta aurkezten duen eredua “premium”-tzat jotzen dute bezeroek.

Markak, 2013an Burgosen hasi zenak, hiru kirol-zentro dauka gaur egun, horietako bi Santanderren eta beste bat Burgosen. 14.750 abonatuk 19.200 m2-ko azpiegituraz goza dezakete. Enpresak, 102 langile zuzen duenak, 11 milioi euro inguru inbertitu du azpiegitura hauetan.

5.000 m2 baino gehiagoko azpiegiturak astelehenetik igandera zabalik

Gimnasioaren azalera 5.020 m2-koa izango da eta gune hauek izango ditu: sarrera atondoa eta harrera-lekua, digitalizatutako armairuak, ile-lehorgailuak eta bainujantzi-lehorgailuak dituzten aldagelak, jarduera kardiobaskularrerako 102 postu eta indar selektorizaturako 60 postu duen fitness gela, Kids Up jarduerak eta eskola- eta hizkuntza-laguntza duen ludoteka, crossfit eta box training gela, igerilekua eta zirkuitu hidrotermala – spa, erritmo-gela, indar-gela, gorputza- eta adimen-gela, anfiteatro moduan kokatutako 100 bizikleta eta sarera konektatutako ikus-entzunezkoak dituen ziklo-gela eta fisioterapia, nutrizio, estetika eta entrenamenduaren preskripzio box-ak. Bertan, kirola eskaintzak hainbat jarduera izango ditu, hala nola, cross up, fitboxing, zumba, olé fit, dance up, step, body pump, capoeira, body combat, pilates, yoga, tai-chi, etab.

Ordutegiari dagokionez, kirol-zentroa publikoarentzat irekita egongo da urteko egun guztietan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik, ordutegi honetan: 7:00etatik 23:00etara lanegunetan, 9:00etatik 22:00etara larunbatetan eta 9:00etatik 21:00etara igandeetan.

Langileak hemengoak, kualifikatuak eta haien funtzioaren araberako titulua duten gazteak izango dira, guztira 51, gehiengoa emakumeak izango direlarik. Profil hauek egongo dira: bezeroarentzako arreta (6), fitness gela (7), zuzendutako jarduerentzako entrenatzaileak (10), igeriketa monitoreak (4), sorosleak (4), kids monitoreak (4), zuzendaritza (4), fisioterapia, nutrizioa eta estetika (4), mantentze-lanak (2) eta garbiketa (6).

Berritze eta ekipamendu lanak 2019ko lehenengo hiruhilabetekoan hastekoak dira, behin lanak burutzeko lizentzia eta baimena guztiak formalizatuta, eta iraupena 10 hilabete ingurukoa izango da. Inbertsioa gutxi gorabehera 5,6 milioi eurokoa izango da, dagokion BEZa gehituta.

Teknologia eta zerbitzuak abonatuarentzat

Be Up BECek azkeneko aurrerapen teknologikoak izango ditu bere jarduera garatu ahal izateko eta abonatuek era errazean Preskripzio, Segimendu eta Motibazio zerbitzua aurki dezaten, haien osasun helburuak lortu ahal izateko. APP aurreratu baten bidez, abonatuek zuzendutako jardueretako erreserbak kudeatu eta haien entrenamenduaren garapenari buruzko informazioa eta zentroari buruzko datuak ikusi ahalko dituzte. Life Fitness (Brunswick Corporation, Illinois, USA) Be Up-ek bere teknologia garapenerako aukeratutako fitness ekipamendu partener-a da.

Hainbat abonu motaren bidez, eta beti “dena barne” duen zerbitzuarekin, Be Up BECeko bazkideek mugarik gabeko sarbidea izango dute zerbitzu hauetara: fitness gela, igerilekua, zirkuitu hidrotermala-Spa eta zuzendutako jarduerak eta ludoteka, egunero doako bi ordu eta erdiko aparkalekua, hilero 800 zuzendutako jarduera baino gehiago, entrenamendu preskripzioa, helburuen segimendurako APPa, fitness-ari, nutrizioari, atsedenari, hidratazioari eta stress-aren kudeaketari buruzko masterclass-ak, tailerrak eta hitzaldiak, kanpoko irteerak eta txangoak, korrikalari club-a eta triatloi club-a. Arrazoizkoa denez, zenbait zerbitzuk kargu gehigarria izango dute, baina abonatuentzat fisioterapian, estetika tratamenduetan eta nutrizio produktuetan merkatuak izaten dituenak baino prezio lehiakorragoan eskainiko dira.

-ek idatzirik|2019-01-02T09:14:24+01:0021 de abendua de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top