Bilbao Exhibition Centre-k azoka industriaren inguruko munduko biltzarrean hartzen du parte Bangkoken

UFI Global Congress, azaroaren 6tik 9ra bitartean ospatzen dena, bere kideei mundu mailako joeren eta erronkei buruzko informazioa jasotzea ahalbidetzen die

Bilbao Exhibition Centre-ko zuzendari nagusiak, Xabier Basañezek, Bangkok (Thailandia) bisitatzen du aste honetan UFI biltzarrean parte hartzeko, The Global Association of the Exhibition Industry elkarteak antolatua. Lehenengo mailako topaketa honetara sektoreko lider nagusiak bertaratzen dira. Ekitaldia, azaroaren 6tik 9ra bitartean ospatzen dena, bazkideen artean iritziak partekatzeko nazioarte foro gisa aurkezten da, eta aurre egin behar dizkieten mundu mailako joera eta erronkak lehen eskutik ezagutzeko balio die. Lau egunetan zehar biltzarrak eta batzarrak egongo dira, non interes estrategikoko informazioa aztertuko den. Halaber, antolakuntzak adierazten duen bezala, hitzarmenak itxiko dira, bai eta kontaktu berriak eta lan-sareak sortu ere.

Xabier Basañez Espainiako Azoken Elkartearen presidentea da, eta 2017ko azaroaz geroztik, UFIren zuzendaritza-batzordeko kidea ere. Azken izendapen horrekin hasi zuen bere hirugarren agintaldia nazioarteko azoka-batasunaren zuzendaritzan, 740 kide inguru dituenak. Basañez Bilbao Exhibition Centre-ko Merkataritza eta Marketin zuzendariarekin batera, Mario Goffard, bidaiatu da Thailandiako hirira.

“Foro oso interesgarria da, sektorea nola eboluzionatzen den moduan egunean jartzea ahalbidetzen digulako baina, batez ere, mundu osoko ekitaldien sustatzaile eta antolatzaileekin topatuko garelako. Haiekin batera elkartuko gara eta BECi etorkizunean ireki ahal zaizkion aukerak esploratuko ditugu”, azaldu du Xabier Basañezek.

Horrekin batera, BECen zuzendari nagusiak biltzarra “konfiantzaren” leitmotiv-aren inguruan arituko dela adierazi du. “Konfiantza komunikazio eta harreman pertsonalen bidez ezartzen da; hori dela eta, bilerak eta topaketak areagotuko ditugu”, argitu du Basañezek, gaur bertan parte hartu duena UFIren batzar orokorrean, non datorren urteko lan-plana itxi den. Saioan baita ere presidentziaren erreleboari ekin zaio, lehen aldiz emakume bat izango delarik, Mary Larkin estatubatuarraz.

Bestalde, nazioarteko foroen eta sektoreko erabakitze-eremuen partaidetza-politikaren esparruan, Bilbao Exhibition Centre Fira de Barcelonan ospatzen den turismo profesionalaren, pizgarrien, ekitaldien, negozio-bidaien eta biltzarren IBTM azokan ere presente egongo da. Hitzordua azaroaren 19tik 21era izango da. BEC Basquetour eta gainerako euskal Convention Bureau-ekin batera bertaratuko da, Marta Camposekin, BEC-eko Konbentzio eta Ekitaldien zuzendaria, ordezkaritzaren buruan.

-ek idatzirik|2019-11-06T17:25:17+01:006 de azaroa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top