Bilbao Exhibition Centre-k Bizkaiko Gurutze Gorriaren eskura utzi ditu bere instalazioak bertan elikagaiak banatzeko gune logistiko bat antolatzeko

Bilbao Exhibition Centre-k Bizkaiko Gurutze Gorriaren eskura jarri ditu bere instalazioak bertan COVID-19ak kaltetutako familiei eta pertsonei elikagaiak banatzeko. Hori dela eta, atzotik, asteartea, euskal barrutiaren 3. biltegian erakunde humanitarioarekin kolaboratzen ari diren enpresen dohaintzekin eskuratutako elikagai soberakinak antolatu eta, ondoren, familiei banatuko zaizkie.

Osasun krisialdia hasi zenetik, martxoaren 16an, Bizkaiko Gurutze Gorriak 1.360 familia kalteturi banatu dizkie elikagaiak (konfinatuta daudenak, pertsona adinduak, mugikortasun murriztua dutenak, kutsatuak…). Ekintza hau CRUZ ROJA RESPONDE (GURUTZE GORRIAK ERANTZUTEN DU) Planaren barruan sartzen da, COVID-19aren aurkako erantzun integrala pertsona zaurgarriei eta hiritar guztiei laguntzeko, zeinak Gurutze Gorriak inoiz izan duen baliabideen, gaitasunen eta pertsonen mobilizazio handiena eragin duen. Plan honen bitartez, Gurutze Gorriak Larrialdietan, Osasun arloan eta Barneratze Sozialean erantzuteko mekanismoak sendotzen ditu eta, gainera, erantzun bateratua ematen du ekintza-arlo guztietan.
Komunikazio saila, 2020ko apirilaren 8a

-ek idatzirik|2020-11-03T11:59:02+01:008 de apirila de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top