Bilbao Exhibition Centre-k, Repsolekin elkarlanean handitu egin du ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sarea

24 plaza berri eskainiko ditu

Bilbao Exhibition Centrek, Repsolekin elkarlanean, handitu egin du ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen sarea bestea 24 plaza berri jarrita. Horiek guztiak aurrez esparruko aparkalekuko C sarreran funtzionamenduan zeuden 3 puntuei gehituko zaizkie. 4. pabilioiko iparraldeko eta hegoaldeko guneetako -1 mailan dauden birkarga-puntu berriek kargagailu mota ezberdinak dituzte ibilgailu elektrikoen beharrei erantzuna eman ahal izateko (edukiera eta eskakizun ezberdinekin).

Hala, honako hauek biltzen dituzte instalazio berriek: hormako 6 kargagailu bikoitz trifasiko, bakoitza bere mahukarekin, hartune bakoitzean 11 kW-eko potentzia ematen dutenak; hormako 4 kargagailu bikoitz monofasiko, bakoitza bere mahukarekin, 7,4 kW-eko potentzia ematen dutenak hartune bakoitzean; eta hormako 2 kargagailu bikoitz monofasiko, 7,4 kW-eko bi hartune eme konbentzional dituztenak, Mennekes konektorea ez duten ibilgailuetarako espezifikoki diseinatutakoak.

Konpainia multienergetikoak koordinatutako ekintza horri esker, Bilbao Exhibition Centrek kalitate handiko karga-soluzio aurreratuak eskainiko ditu mugikortasun elektriko jasangarria sustatzeko eta karbono-isuriak murrizten laguntzeko.

Horrekin lotuta, erabiltzaileek Waylet bidez (Repsolen aplikazio liderra da eta bertan topa daitezke birkarga-puntuak, ezaugarriak -potentziak, konektoreak, eskuragarritasuna eta abar- ezagutu), eta ordainketa kudeatu. Gaur egun, Repsolek 200 karga-puntu publiko inguru ditu instalatuta Euskadin, eta horietatik 160 baino gehiago daude aktibatuta.

Ekintza horrek agerian utzi du Bilbao Exhibition Centrek konpromiso irmoa duela eraikinaren kudeaketa jasangarrirako jardunbide arduratsuak abian jartzeko, eta berretsi egiten du ingurumenean eragin positiboa sortzen duten eta Garapen Jasangarriarekin lotutako 2030eko Agendako helburuekin (GJH) bat datozen ekintzetan laguntzeko erabakia.

-ek idatzirik|2023-07-06T08:48:34+02:006 de uztaila de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top