Bilbao Exhibition Centrek #MTVEMA 2018 Sariak banatzeko ekitaldia hartuko du

Iturria: MTV

MTV EMA Sarien 25. urteurrena BECen ospatuko da!

Viacom International Media Networks (MTVren enpresa nagusia) sozietateko presidente eta zuzendari exekutibo (CEO) David Lynnek, hauxe adierazi du: “Datorren urteko MTV EMA Sariak antolatzeko hitzarmenaren negoziazioa dela eta, Bilbo bisitatzeko zortea izan dut eta hiriaren kultura sutsua eta berezia gozatu dut. Ziur nago Bilbo agertoki bikaina izango dela EMA sarientzat eta EMA Sariek ikuskizun paregabea eskainiko diotela hiri zoragarri honi”.

2018koa Espainiak Sari horiek hartuko dituen hirugarren aldia izango da. Gala hori, azaroaren 4an Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo dena, Bartzelonan egin zen 2002an eta Madrilen, 2010ean. Oraingoan, hiriaren abangoardismoaren indarrari esker, urteko musika-arrakastak sarituko ditu Bilbok, munduko musika-artista gailenen emanaldien eskutik.

Hego-mendebaldeko Europako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako Viacom International Media Networks-eko President & Managing Director Raffaele Annecchinoren hitzetan, “Bilbo hiririk egokiena da 2018ko ekitaldia hartzeko. Bilbotarrak beraiek eta hiriaren zerizana, kultura, sukaldaritza eta kemena konbinazio biribila dira; izan ere, alderdi horiek, MTVk esperientzia eta une paregabeak, izarrez beterikoak, eskaini eta sortzeko duen gaitasunarekin batera, 2018ko MTV EMA Sariak ahaztezin egingo dituzte gure jarraitzaileentzat”.

Viacom International Media Networks España-ko Senior Vicepresident & General Manager Manuel Gilen aburuz, “MTV EMA 2018 Sariak Bilbon egitea berri itzela da MTVrentzat, hiriarentzat eta, jakina, espainiar guztientzat. Espainian berriro horren garrantzitsu den ekitaldia hartzeko aukera, oso urte berezian jaso dugu, zeren eta lehenengo sariak antolatu zirenetik 25 urte beteko baitira. Gainera”, jarraitzen du adierazten, “EMA Sariak mundu aurrean agertzeko plataforma bikaina dira bertoko artistentzat, MTVko milaka jarraitzaileek edizio bakoitzeko hautagaien artean urteko “Artista espainolik onena” bozkatzen dutelako”.

Era berean, Bilboko alkate Juan María Aburtoren ustez, oso gertaera berezia da, “Bilbo nortasun handiko hiria delako, hots, nazioarteko abangoardiako lehen postuetan dago, errealitate metropolitar oso, sortzaile, berritzaile eta lehiakorraren “lantza-mutur” gisa. MTV EMA bezalako ekitaldiei esker, Bilbok estatus horri eusten dio eta enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzen ditu, baita bilbotar guztien ongizatea eta bizi-kalitatea bultzatu ere.”

Londres hautatu da 24. MTV EMA Sariak hartzeko. Datorren urtean ahaleginak egin beharko ditugu Londresen bizi izandako gala ZORAGARRIaren mailara iristeko, munduko artista gailenen emanaldien eskutik!

Iturria: MTV

-ek idatzirik|2017-11-16T16:46:47+01:0016 de azaroa de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top