Bizkaia Arenak berriro ekingo dio bere jarduera kulturalari hiru ikuskizunekin apirila eta maiatza artean

#BizkaiaArena #BilbaoExhibitionCentre #BEC #MClan #DMBK #DeformeSemanal #BizkaiaAurrera #KontsumituKultura #CulturaSegura

Ekitaldiak Bizkaia Arenara itzuliko dira. Bilbao Exhibition Centre-ko erabilera anitzeko pabiloiak bere ateak irekiko ditu hiru ikuskizun jasotzeko, betiere osasun eta segurtasun neurri zorrotzei jarraituta: Derby Motoreta’s Burrito Kachimba (apirilak 24), Deforme Semanal (maiatzak 8) eta M Clan duo akustiko formatuan (maiatzak 22). Honela, Bizkaia Arenak zuzeneko ikuskizunen sektorearekin duen konpromisoa berretsi egiten du, eragin positibo zuzena izanik artistengan, hornitzaileengan eta sektoreko profesionalengan.

Horretarako, Bizkaia Arenak 600 lagun eta eserlekuko edukiera mugatua izango du, betiere derrigorrezko segurtasun distantzia errespetatuta. COVID-19 protokoloak barne hartuko du maskara derrigorrez eraman behar izatea, eskuak garbitzeko puntuak prestatuko dira eta esparru komunen garbiketa eta desinfekzioa gauzatuko da. Horrez gain, bereziki aipagarria da Bizkaia Arenak duen airea berritzeko gaitasun bikaina, espazioak 18 metroko altuera baitu eta aparteko aireztapen sistema bat ere bai. Gainera, hiru ikuskizunak 21.00etan amaituko dira, martxoaren 6ko 13/2021 DEKRETUAK adierazten duen bezala.

Osasun krisiaren ondorioz, Bizkaia Arenan antolatu zen azken ikuskizuna “Las Noches de Comedy Central” izan zen, pasa den 2020ko otsailaren 28an. Hala ere, Bizkaia Arenak bere programazioan lan egiten jarraitu du, formatu txikiko ekitaldiak antolatuta, estatuko eta nazioarteko musika talde nagusien birak eta formatu handiko gainerako ekitaldiak pixkanaka itzuli arte. Antolatutako formatu txikiko ekitaldien artean nabarmendu daiteke Zerupeko Gauak, pasa den uda-udazkenean egin zen Bizkaia Arenaren irabazi asmorik gabeko ekimen gastronomiko-musikala, COVID-19aren krisiaren ondorio kaltegarriak bereziki sufritu dituzten bi sektoreri elkartasuna agertzeko asmoa zuena: musikariak eta ostalaritza. Gainera, ekitaldi horretan, osasun neurriak izan ziren bertaratu zirenek, egindako inkestetan, hoberen baloratu zituzten alderdietako bat.

Hiru ekitaldi hauetarako sarrerak salgai daude dagoeneko eta webgune hauetan eros daitezke: https://ticket.kutxabank.es/bec2/public/janto/main.php eta www.bizkaiaarena.com.

 

Ikuskizunak

Derby Motoreta’s Burrito Kachimba – apirilak 24

Oso gutxitan iristen da eszenatokietara talde berri bat Derby Motoreta’s Burrito Kachimbak izan duen bultzadarekin. Sevillako musikari hauek izugarri azkar hazi dira eta datorren apirilaren 24an Bizkaia Arenan izango dira. Mundua jateko amorratzen dauden auzoko mutil hauek pandemiak bakarrik geldiarazi ditu. Eta ezta pandemiak ere. Izan ere, DMBK taldeak, lagunarteko izena hori baitute, halabeharrezko etenaldi hau aprobetxatu du 2021eko apirilean aterako den bere bigarren diskoa, “Hilo negro”, poliki poliki prestatzeko.

Deforme Semanal – maiatzak 8

Deforme Semanal dira Lucía Lijtmaer eta Isa Calderón. Haiek dira “late show” feminista moduan deskriba daitekeen ikuskizun honen gidoilariak, sortzaileak, produktoreak eta egileak. Lucía eta Isa datorren maiatzaren 8an etorriko dira Bizkaia Arenara gaur egungo gaiak jorratzera, hausnarketarako eta barre egiteko espazio bat sortuta. Deforme Semanal hilean behin, Teatro del Barrio antzokian (Madril), eta 120 lagunentzako egiten zen saio bat zen hasieran eta ahoz belarri haziz joan zen Teatro Arlequín antzokira iritsi arte, 300 lagunentzako edukiera zuena. Azkenean, 500 lagunentzako tokia duen Palacio de la Prensa aretora eraman behar izan zuten eta sarrera guztiak salduta izaten zituzten han ere.

M Clan (duo akustiko formatuan) – maiatzak 22

Carlos Tarque eta Ricardo Ruipérez Bizkaia Arenara hurbilduko dira datorren maiatzaren 22an, bakarrik, bira intimo batean. Beren ohiko bandaren laguntzarik gabe, formatu akustikoan duten errepertorio osoko kantak errepasatuko dituzte. Aukera berezi bat, eta egoera berezi bat, talde honen kanta klasikoak ukitu desberdin batekin entzuteko.

 

-ek idatzirik|2021-03-10T11:22:57+01:0010 de martxoa de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top