Burdingintza sektoreko erronka nagusiak eztabaidagai Steel Tech 2021ean

Ekitaldi honen lehenengo edizioa urriaren 19tik 21era egingo da, Bilbao Exhibition Centre-n.

STEEL TECH, Congress & Expo-k, maila handiko Jardunaldi Teknikoen programa bat eskainiko du urriaren 19 eta 20an, aditu entzutetsuen parte-hartzea izango duena. Ekitaldiko kongresuaren programa burdingintzaren sektoreko berrikuntzara eta teknologiara dago zuzenduta, eta bi saiotan banatuko da egun bakoitzean: goizeko saioa eta arratsaldekoa. Guztira, hogei bat hitzaldi egongo dira. Hauek, gonbidatuaren aurkezpen labur batekin hasiko dira, eta eztabaidara irekitako mahai-inguru batekin bukatuko dira. Azken hauetan, sektoreko cluster nagusiek eta enpresek hartuko dute parte, eta  hitzaldietako ondorio aipagarrienak eztabaidatuko dira.

Zentzu horretan, “Altzairua erabiltzen duten sektore estrategikoetan, eraikuntza, automobilgintza, tren-industria eta energia barne erabiltzen duten irtenbideak eta aplikazioak” izango dira lehenengo eguneko Jardunaldi Teknikoen protagonistak. Hans-Willi Raedt doktorea, Prosimalyseren Zuzendari Orokorra, arduratuko da topaketari hasiera emateaz, Produktu forjatuetarako altzairuaren teknologiako egungo joerak; diseinu arina, altzairu berriak… hitzaldiarekin. Haren ondoren, hainbat enpresa ospetsuren txanda izango da: Gestamp, Garapen aurreratuak ibilgailu elektrikoen altzairuan hitzaldiarekin; Thielmann, Litio-Ioizko bateria hondatuak altzairu herdoilgaitzezko edukiontzietan segurtasunez garraiatzea eta gordetzea planteamendu estrategikoarekin, eta Windar Renovables, Produktuen berrikuspen estrategikoa Sektore eolikoan egitura-altzairuarentzat hitzaldiarekin, altzairuaren sektoreko azken berrikuntzen inguruan.

Carlos Capdevillak ere egingo du, CENIM-CSIC erakundearen izenean (Metalen inguruko Ikerketarako Nazioko Zentroa), Hauskortasunarekiko erresistenteak diren altzairuak, hidrogenoan oinarritutako eredu ekonomiko energetiko baterako hitzaldiarekin. Lehenengo eguneko programa Tubacex Innovation, Vicinay Marine eta Enagas enpresen ordezkarien mintzaldiekin, besteak beste, osatuko da.

Altzairua hurrengo hamarkadetan, altzairuaren etorkizuna” gaiaren inguruan antolatu da hitzaldien bigarren jardunaldia, digitalizazioari, automatizazioari, zibersegurtasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko hitzaldiekin. Goiza Carlos Albaren hitzaldiarekin hasiko da, Arcelormittal Global R&D departamentu digitalaren burua, alegia,, zeinak bere enpresak digitalizazioarekiko duen posizionamendua aurkeztuko duen. Ondoren, besteak beste, Miles Shepardek, IDOM Ipar Amerikako enpresa garapeneko presidenteordeak, bere hitzaldia eskainiko du, Altzairu-fabriketan tresna digitalak erabiltzearen inguruan; Enrico Plazzognak, Danieli Automation SPAren izenean, Instalazio jasangarria eta adimenduna izateko eraldaketa digitalak duen garrantziaren inguruan hitz egingo du eta, Eneko Sedanok, SARRALLEtik, Excelsior Steel Process Intelligence for EAF delakoa jorratuko du, hau da, prozesu adimentsuen autonomian pertsonen menpekotasuna garatzeko erronka.

Gisele Widdershovenek, Accenture The Netherlands-ekoa, eta Enrico Malfak, Tecnova Spa & Estep enpresaren ordezkaria, euren ikuspegia partekatuko dute zibersegurtasunaren eta ekonomia zirkularraren inguruan, hurrenez hurren.

Hondakin erregogorren kudeaketa sistematikoa eta integrala; zepa zuriaren balorazioa lehengaietan, eta baita oinarri mineraleko beste industria-hondakin batzuen eremuko ikerketa aurreratuen azterketa, produktu ekologiko berriak formulatzeko izango dira Sidenor I+D, Celsa Group y Acerinox Europa enpresetako ordezkariek arratsaldeko saioan jorratuko dituzten gaiak. Hirugarren jardunaldirako, hainbat plantarako bisita teknikoak programatuko dira.

Dinamismo eta jakintza hartu-emanen testuinguru honetan, hitzordua topagune estrategikoa bihurtuko da altzairutegientzat, altzairu-eraldatzaileentzat, makineria, ekipamendu eta osagaien hornitzaileentzat eta industriako hainbat sektoretako enpresa erabiltzaileentzat. Steel Tech aukera aparta izango da merkataritza-harremanak networkingean sendotzeko, eta Innovation Workshops direlakoak, B2B bilerak eta hainbat ekitaldi sozialagoak baliatuta, gala-afaria barne.

Bilbao Exhibition Centre-k eta Siderexek – Siderurgia Cluster Elkartea- antolatu dute Steel Tech ekitaldia, SPRI Taldea-Eusko Jaurlaritzaren eta UNESID- Burdingintza Enpresen Elkartearen laguntzarekin, eta IDOM platino, Sarralle urrea eta Olarra, Tecnalia, Metalia eta Harscoren zilar babesarekin.

-ek idatzirik|2021-07-06T12:52:52+02:006 de uztaila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top