Derby Motoreta’s Burrito Kachimbaren kontzertua 2021eko ekainaren 5era atzeratzen da

#BizkaiaArena #BilbaoExhibitionCentre #BEC #DMBK #BizkaiaAurrera #KulturaSegurua

 

Pandemiaren bilakaerak Araba eta Gipuzkoa, Bilbo eta inguruko beste herri batzuk perimetralki ixtera behartu duenez, Bizkaia Arenak eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimbak adostu dute taldearen kontzertua 2021eko apirilaren 24tik ekainaren 5era, larunbata, atzeratzea. Erositako sarrerak data berrian erabili ahal izango dira.

Lagunartean DMBK izenaz ezaguna den taldeak bere bigarren albuma aurkeztuko du Bizkaia Arenan, Hilo negro. Laster barru kaleratuko dute diskoa, eta itxialdian prestatu zuten su motelean. Taldea Dandy Piranhak (ahotsa), Baccak (gitarra), Gingok (gitarra), Sonik (baxua), Papi Pachulik (bateria) eta Machete Carrascok (sintetizadorea eta teklatuak) osatzen dute, eta lehenengo albumari tonu melodramatikoko rock andaluziarra dario. Taldekideek eurek diote kinkidelia musika egiten dutela, kinkien munduaren eta psikodeliaren arteko nahasketa delako.

Bizkaia Arenak 600 lagun eta eserlekuko edukiera mugatua izango du, betiere derrigorrezko segurtasun-distantzia errespetatuta. COVID-19aren protokoloari jarraikiz, nahitaez eraman beharko da maskara, eskuak garbitzeko gela eskaintzen duten puntuak jarriko dira, eta eremu komunak garbitu eta desinfektatuko dira. Horrez gain, bereziki aipagarria da Bizkaia Arenak duen airea berritzeko gaitasun bikaina, esparruak 18 metroko altuera baitu, eta aparteko aireztapen-sistema bat ere bai.

Oraindik badaude salgai DMBK-k Bizkaia Arenan emango duen kontzerturako sarrerak; erosi nahi izanez gero, ondorengo estekaren bidez egin daiteke: https://ticket.kutxabank.es/bec2/public/janto/main.php eta www.bizkaiaarena.com. Bestalde, data berrian kontzertura joan ezin dutenek sarrera itzuli ahal izango dute apirilaren 27ra arte. Epe horren barruan [email protected] helbidera bidali behar dira eskaerak.

 

-ek idatzirik|2021-04-14T13:10:37+02:0014 de apirila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top