Enpresen parte hartze handia Addit3D 2022 azokan

Ekainaren 13tik 17ra egingo da, BIEMH azokaren baitan

Orain arte, 80 enpresa erakusketarik baino gehiagok baieztatu dute Addit3D-Fabrikazio Aditiboari eta 3Dri buruzko Nazioarteko Azokan parte hartuko dutela. Dagoeneko ia 180 makina, produktu eta zerbitzu daude erregistratuta azokako direktorioan. Kasu honetan, BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 31. edizioaren testuinguruan egingo dute azoka, eta 4.0 industriaren eskaintza osatuko du. Hala, enpresa ugarik parte hartuko dute azoka esparruko 6. pabiloian.

Honako hauek izango dira ekitaldian parte hartuko duten sektore nagusiak: fabrikazio aditiborako eta 3D inprimatzerako sistemak eta makinak, ekipoak eta inprimagailuak, industria-aplikazioak, lehengaiak, kontsumigarriak, 3D inprimatze-zerbitzuak, softwarea, 3D eskanerrak, eta I+G eta prestakuntza. Estatuan sektore aditiboaren inguruan egiten den azoka profesional bakarra da Addit3D, eta ekainean egingo dute seigarren edizioa.

Sektore hau gora egiten ari da eta, azken urteetan, fabrikazio-teknologien panoraman sartu da hainbat industriatan, hala nola industria aeroespazialean, biomedikoan edo automobilgintzan, beste batzuen artean. Manufaktura aditiboari esker, enpresek errentagarritasun handiagoa lor dezakete. Izan ere, material gutxiago behar duten pieza arinak sortzen dituzte eta, hortaz, ekoizpen-kostuak baxuagoak dira. Gaur egun, fabrikazio aditiboa azkar ari da aurrera egiten eta ekoizpen-prozesu tradizionaletan ere sartu da. Ekaineko Addit3D azokak hori erakutsiko du, baita sektorearen azken aurrerapenak ere. Hala, egunean mantenduko ditu 4.0 industriako eragile guztiak.

Egitaraua osatzeko, Additive Talks eta Innovation Workshops

Additive Talks hitzaldiek kongresu-egitarau zabala eskainiko dute. Lau saio izango dira, hizlari espezializatuen eskutik –estatukoak eta nazioartekoak–, eta sektore honetako egungo gaiak landuko dituzte.

Lehenengo saioan, “Fabrikazio aditiboaren sektorearen bilakaeraz eta Europako estrategiaz” hitz egingo dute Naiara Zubizarretak (Addimateko zuzendaria) eta Vincenzo Belletik (Cecimo elkarteko EBko gai publikoen zuzendaria). Bigarren saioaren izenburua “Joera teknologikoak fabrikazio aditibo metalikoan” izango da, eta honako hauek parte hartuko dute: Elena López, Fraunhofer IWS enpresako fabrikazio aditiboko dibisioko burua; Jasmin Saewe, Fraunhofer ILT enpresako Laser Powder Bed Fusion saileko burua; eta Manuel Sánchez Poncela, Arcelor Mittal enpresakoa. Hirugarren saioa mahai-inguru bat izango da, “Automozio-industrian 3D inprimaketa erabiltzea”-ri buruzkoa. SEAT enpresako Marc Travessetek eta Nafarroako Volkswageneko Javier Cuarterok parte hartuko dute. Azkenik, laugarren saiorako eztabaida-mahai bat antolatu dute honi buruz: “Nola bultza daitezke negozio berriak fabrikazio aditibo industrialaren arloan?”. Hauek parte hartuko dute: Mariel Díaz, Tridivite enpresako CEOa; Javier Díaz, Madit Metal enpresako CEOa; Elvira León, Addvance3d enpresako CEOa; eta Jon Martínez, Samylabs enpresako bazkide sortzailea eta I+G arloko zuzendaria.

Additive Talks jardunaldietako batzorde zientifikoa hauek osatzen dute: Jaume Homs, Addimateko presidentea; Mariel Díaz, Triditiveko CEOa; Haize Galarraga, Tecnaliako project managerra; Aitzol Lamikiz, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko Saileko katedraduna; Naiara Zubizarreta, Addimateko zuzendaria; Jesús Tobajas, BECeko Addit3Dko event managerra; eta Cristina Campo, BECeko bisitarien zuzendaria.

Eduki hori guztia Additive Innovation Workshopek indartuko dute. Produktuen eta zerbitzuen aurkezpen laburrak egingo dituzte, baita joera komertzial eta merkatuko joera berrienen aurkezpenak ere. Hori guztia 6. pabiloian bertan izango da.

4.0 industriaren erakusleihoa

BIEMH azokarekin batera egingo dute Addit3D, ekainaren 13tik 17ra, BECen. Eta BeDIGITALekin –teknologia digitalen aplikazio industrialei buruzkoa– partekatuko du espazioa, baita IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference kongresuarekin eta WORKinn foroarekin ere. Hala, fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren erakusleihorik handiena osatuko da.

Addimatek (Fabrikazio Aditiboko Teknologien eta 3Dren Espainiako Elkartea) eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute ekitaldia.

-ek idatzirik|2022-04-11T09:07:44+02:007 de apirila de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top