Expobaby & Kids 2016

BEC-EK, ETORKIZUNEKO GURASOEI ETA 12 URTE ARTEKO UMEAK DITUZTEN FAMILIEI ZUZENDUTAKO EXPOBABY & KIDSEN BIGARREN EDIZIOA JASOKO DU OTSAILAREN 19TIK 21ERA
  • Azokak 10.000 bisitari inguru jaso zituen iaz, eta horrela, egun eta jarduera gehiago izango ditu, otsailaren 19tik 21era doan asteburu osoan 
  • Mercedes Aguirre Biologian doktoreak “Gure seme-alaben burmuina ezagutzea eta elikatzea” hitzaldia emango du, eta bertan elikadurak umeen eta nerabeen garapen kognitiboan eta emozionalean duen garrantzia landuko du 
  • Haurdunaldirako eta erditze osterako emagin zerbitzuetan espezializatuta dagoen Bizkaiko Maternaly etxeak, “Egin dantzan zure umearekin” izeneko tailer berritzailea eskainiko du 
  • Aisia, ikasketa eta hezkuntza lantzen dituen A+D guneak, hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) egingo diren sorkuntza tailerrez osatutako 48 orduko aisia eta ikasketa eskaintza jarriko du martxan. Eskaintza horren barruan buruko aritmetikarekin, oroimen fotografikoarekin edo psikomotrizitatearekin erlazionatutako jarduerak egongo dira, beste askoren artean 
  • Beherapenez, lehiaketez eta zozketez gozatzeaz gain, ikus-entzuleek hainbat zerbitzu izango dituzte, bularra emateko edo fardelak aldatzeko gelak Eroski Taldeak babestuak, Txiki Parka, sorkuntza tailerrak, edo ume jaio berriarentzako jatetxea edo kafetegia, adibidez 

Info guztia: www.expobaby.com 

Bilbon, 2016ko otsailaren 16an.- 2015ean izan zuen hasiera arrakastatsuaren ondoren, Expobaby & Kids azokak bere bigarren edizioa ospatuko du Bilbao Exhibition Centren (BEC) otsailaren 19tik 21era, Estatu iparralde osoko erreferentziazko azoka bilakatuta, etorkizuneko gurasoei eta 12 urte arteko umeak dituzten familiei zuzendutako produktu eta zerbitzu aukera zabalari dagokionez. Horrela, jaioberrien eta umeen hazkuntzarako eta zainketarako azken berrikuntzak 6.000 metro karratuko espazio bakarrean erakutsiko dira, eta bertan oso prezio onean eskuratu ahal izango dira, eta zerbitzu osagarri eskaintza zabalarekin. 

Joan den urtean 10.000 bisitari inguru izan zituen Expobaby & Kids azokak, puerikultura, ama izan aurreko moda eta umeen moda, altzari, osagarri, jostailu, higiene, elikadura, aisia, hezkuntza, osasun, eta abarrekin erlazionatutako guztiari buruzko eskaintza zabala bildu zuen BECen. Erditu aurretik duden beharretatik, bizitzako lehenengo hamar urteetan umeen zainketarekin, elikadurarekin, hezkuntzarekin eta aisiarekin erlazionatutako guztira bitarteko produktuak eta zerbitzuak. 

Lehenengo edizio horretan jasotako arrakasta ikusita, Expobaby & Kids azoka eskaintza berriztatuarekin etorriko da aurten: data berriak –apiriletik otsailera pasatuko da–, ordutegi zabalagoa –bi egun izan beharrean, hiru egun–, erakusle gehiago bere 80 standetan eta zerbitzu eta erraztasun aukera zabalagoa bertara doazen guztientzat. Azoka ostiralean, otsailaren 19an arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta larunbatean, 20an eta igandean, 21ean, goizeko 10:00etatik 20:00etara.

Berrikuntzak: ahuntz esne-hautsa ume jaioberrientzat

Aurten aurkezten diren produktu berrienen artean, Capricare ahuntz esne-hautsa dago. Zeelanda Berriko DGC etxeak prestatu duen jarraipeneko esnea da, duela denbora gutxi Espainian salgai jarri dena. Bere ezaugarri nagusia fabrikazio prozesu minimizatua da, eta horrek leun eta atsegin bilakatzen du jaioberriaren sabelerako. DGC etxearen ikerketei eta azterlanei esker, elikaduraren segurtasunaz arduratzen den organo europarrak (EFSA) adierazi du ahuntz esne osoan oinarritutako formulak, jarraipeneko esnez edo haurrentzako formulaz elikatutako jaioberria garatzeko baldintza guztiak betetzen dituela. Standera doazenek, Capricare eta Dr. Brown’s zenbait produkturen zozketetan parte hartzeko aukera izango dute. Zozketak ostiralean 19:00etan eta larunbatean eta igandean 14:00etan eta 19:00etan izango dira. 

“Gure seme-alaben burmuina ezagutzea eta elikatzea” gaiari buruzko hitzaldia 

Tailer eta hitzaldi egitaraua izango da, inolako zalantzarik gabe, Expobaby & Kidsen aurtengo edizioaren puntu erakargarri nagusietakoa. Lehenengoen artean azpimarragarria da Mercedes Aguirre Lipperheide Biologian doktorearen esku-hartzea, “Gure seme-alaben burmuina ezagutzea eta elikatzea” gaiaren inguruan. Argitaratu berri duen liburuak izenburu hori darama, gaztelaniaz, “Conocer y alimentar el cerebro de nuestros hijos”. Bertan, elikadurak umeen eta nerabeen garapen kognitiboan eta emozionalean duen garrantzia lantzen da. Aguirre doktorea aditu ospetsua da elikadura, suplementazio eta osasun alorretan, eta argitaratu duen azken lanak, gurasoei, tutoreei edo umeekin lan egiten duten profesionalei laguntzeko gidaliburua izan nahi du, ikasketa arazoak dituzten umeei laguntzeko, batez ere. 

Bere hitzaldian, Mercedes Aguirrek era didaktikoan eta hurbilekoan landuko ditu burmuinaren heldutasun egokiaren oinarriak, eta baita haurtzaroko ikasketa edo/eta portaera arazoak ere. Halaber gure elikadura eta elikadura horrek umeen eta nerabeen garapen kognitiboan edo/eta portaerakoan duen eragina ere landuko du, garapen kognitibo eta emozional egokia indartzen edo, arazoren bat egonez gero, hori gainditzen lagunduko duen ikuspegi berritzailearekin. Hitzaldia otsailaren 20an, larunbatean, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Nua Biological Innovations standean.

Aguirre doktoreak emango duen hitzaldiarekin batera, Expobaby & Kidsen aurtengo edizioko hitzaldietan hainbat gai landuko dira, horien artean “Bularreko umea eta elikadura artifiziala”, bularra ematea ezinezkoa denean umea elikatzeko alternatiba hoberenei buruzkoa; edo baita beste gai askori buruzko erakusketak eta azalpenak ere: umeen segurtasunaren inguruko berrikuntzak, umeen segurtasuna automobilean edo etxean, kotoi  organikoaren onurak ume jaio berriengan, erditzea prestatzeko AIPAD Metodoa, umeentzako oinetako erreflexologia, edo haurtzaroan ohikoak diren arazoetarako, zorriak, katarroak, nekea edo lo egin ezina, konponbide naturalei buruzko hitzaldia, besteak beste. 

“Egin dantzan zure umearekin” tailerra

Doako tailerrak, guraso izango direnentzako edo ume txikiak dituzten familientzako beste pizgarri bat dira eta, horrela, Expobaby & Kidsek eskaintza interesgarria prestatu du azokak irauten dituen hiru egunetarako. Haurdunaldian, erditze ostean eta familian espezializatuta dagoen Bizkaiko Maternaly etxeak, “Egin dantzan zure umearekin” izeneko tailer berritzailea eskainiko du. Hiru hilabetetik gorako umeentzat dago gomendatuta, eta jarduera horretan parte hartu nahi duten gurasoek tailerrera jaioberriak eramateko gailuarekin, foulard batekin edo motxilarekin joatea komeni da. Larunbatean, otsailaren 20an eta igandean, 21ean, egingo da, arratsaldeko 18:15etik aurrera. 

Aisia eta ikasketa sormen tailerrak 2 eta 13 urte arteko umeentzat

Aisia, ikasketa eta hezkuntza lantzen dituen jarduera anitzeko A+D guneak, hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) egingo diren sorkuntza tailerren 48 ordu hartuko dituen aisia eta ikasketa eskaintza jarriko du martxan, 2 eta 13 urte arteko umeei zuzendua. Lehen haurtzaroko umeei (2 eta 4 urte artekoak) zuzendutako tailerrak emango dira, eta baita 5 eta 13 urte artekoentzako zenbait denbora-pasa ere, buru aritmetikako tailer berezia barne, dagoeneko ohikoak diren aurpegiak margotzeko jarduerekin batera. Hainbat sari zozketatuko dira, horien artean umeentzako moto bat eta bi bizikleta. Jarduera horiek ostiralean 17:15etik 19:45era eta larunbatean eta igandean 10:45etik 19:45era izango dira, eta tailer bakoitzean, gehienez ere, 15 umek hartu ahal izango dute parte. Hori dela eta, aurreikuspenen arabera, 700 ume baino gehiagok hartu ahal izango dute parte tailerretan hiru egunetan.

Emoi izeneko tailerra, adibidez, bi adin tarteetarako (2 eta 4 urte artekoak eta 5 eta 13 urte artekoak) dago egokituta, eta kasu bietan helburua norberaren emozioak eta inguruko jendearenak ezagutzen eta kudeatzen ikastea da, eta baita gizarte trebeziak sustatzea ere, sormenarekin, oroimen fotografikoarekin edo kontzentraziorako ahalmenarekin batera. Aloha tailerrak, bere aldetik, memoria, kalkulurako gaitasuna, trebezia matematikoak, psikomotrizitatea eta entzuteko gaitasuna bultzatzea bilatzen du, eta 5 eta 15 urte arteko haurrentzat dago gomendatuta.

Gainerako tailerrek aukera zabala hartzen dute, ume jaioberriak eramateko gailuen erabilera eta onurak, umeentzako masaje hastapenak, erditzerako prestakuntza bikotean, igeri egiten goiz ikastearen onurak, jaioberriaren estimulazio sentsoriala, edo ume jaioberrientzako azal-azal kamiseten erakusketa, besteak beste.

Expobaby & Kidseko bigarren edizio honetara joateak beste abantaila batzuk ere izango ditu, zenbait beherapenez gozatzea, hainbat lehiaketatan eta zozketatan parte hartzea, edo ume txikiak dituzten familientzat pentsatutako zerbitzu eskaintza zabala izatea: bularra emateko edo fardelak aldatzeko gelak –Eroski taldeak babestuta–, ume jaioberriarentzako jatetxea, eta baita katamarka ibiltzeko pista eta Txiki Parka, gurasoek standak bisitatzen dituzten bitartean edo kafetegian indarrak berreskuratzen dituzten artean txikienek eskuzko lanak egin ditzaketen gunea. 

Umeentzako Castinga eta Sare Sozialak

Halaber, hala nahi duten gurasoek, azokaren hurrengo edizioaren kanpainaren protagonista aukeratzeko egingo den Umeentzako 2. Castingera aurkeztu ahal izango dituzte euren seme-alabak. Horretarako instalatuta dagoen standean argazki bat egingo zaie, eta era automatikoan Expobaby & Kids 2017ko kartelaren protagonista izateko lehiaketan hartuko dute parte.

Hitzaldiei, ordutegiei eta tailerrei buruzko informazio guztia www.expobaby.com webgunean edo Expobaby & Kidsen sare sozialetan www.facebook.com/expobabybilbao https://twitter.com/ExpobabyBilbao

Informazio gehiago:
L&V COMUNICACIÓN (Itziar Villamandos)
94 416 08 00 / 657 796 583
[email protected]

-ek idatzirik|2016-02-17T11:40:27+01:0017 de otsaila de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top