Hainbat enpresa erabiltzaileko hizlariek euren esperientziak aztertuko dituzte imic-en – industrial maintenance innovation conference

Maiatzaren 28 eta 29an burutuko da, BEC-en

Automobilgintzako, aeronautikako eta energia sektoreetako enpresa erabiltzaile handietako hizlariek, Iberdrola, Petronor Innovación, BBG-Bahía de Bizkaia Gas, Mercedes Benz, Rolls Royce edo ITP Aero, besteak beste, berretsi dute parte hartuko dutela IMIC- Industrial Maintenance Innovation Conference delakoan, maiatzaren 28 eta 29an. Teknologia mantentze-lanak hobetzean duten esperientziaren testigantzak, oso zorrotzak diren beste sektore batzuetara estrapola daitezkeen benetako emaitzak izan dituztenak, oso balio handiko informazioa ematen diete profil desberdineko konpainiei.

IMIC-en programan goi mailako nazioarteko profesionalek hartuko dute parte, hurrengo enpresa edo erakundeen ordezkariek, esaterako: Rolls Royce, GE Automation & Controls, Alemaniako Fraunhofer Erakundea, IMEKO Metrologiako Nazioarteko Konfederazioa, Suediako Lulea Teknologia Unibertsitatea, Finlandiar VTT Ikerketa Teknikoko Zentroa eta Frantziako Lorenako Unibertsitatea.

IMIC-en hitzaldiek, gainera, hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste: “Gauzen Internet (IoT) mantentze-lanetan”, “4.0 langilea”, “Big Data Analisi-metodoak eta new-know mantentze-lanetan”, “Smartizazioa eta condition monitoring”, “Zibersegurtasuna eta arriskuak”, “Cloud computing”, “Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) eta erabiltzailearekin harremanen joerak” eta “4.0 mantentze-lanak hainbat sektoretan: arrakasta-kasuak”. Mahai gainean elementu horiek guztiak dituela, IMICek % 30 areagotu ditu izen amen duten biltzarkideak, 2016ko aldi berarekiko.

Horrez gain, IMICek biltzar-gunea osatzeko erakusketa eremu bat ere eskainiko du, non etorriko direla berretsi duten hogei bat enpresak, hurrengo arloetakoak: klimatizazioa eta klima kontrola, datuak bildu eta aztertzeko eremuko teknologia berritzaileak, hardware eta software sistemak zaratak lokalizatu eta aztertzeko, urrutiko monitorizazio eta kontroleko teknologiak, industria zibersegurtasun aurreratua, industria elektronikako ekipoak, enpresa mugikortasuneko irtenbideak, informazio teknologiako sistemen aholkularitza, eta makina eta ekipoen konponketa eta mantentze-lanak.

Kongresua, erakusketa, networking eremua eta Brokerage Event programa elkartzen dituela eta, non erakusketarien eta hizlarien interesak nahastuko diren, produktu eta zerbitzuei aplikatutako azken teknologiak ezagutzeko erreferentziako tokia bihurtuko da IMIC, eta baita beste profesional estrategiko batzuekin harremanetan jartzeko toki aparta ere. IMIC Bilbao Exhibition Centre-n 4. Pabiloian izango da, BeDIGITAL-en ondoan, teknologia digitalak industriara aplikatzearen inguruko ekitaldi berria, eta ADDIT3D-en ondoan ere, BIEMHren esparruan egiten den Fabrikazio Gehigarriko eta 3Dko Nazioarteko Azoka. 1700 firma baino gehiagok berretsi dute parte hartuko dutela Estatuko 4.0 Industriaren adierazpen handiena izango den honetan.

IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference EasyFairs-ek eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatuta dago, eta Grupo Corporativo GFI Informática, Fieldeas, Prodware, Tecman-en eta Grupo Alava-ren laguntza du.

-ek idatzirik|2018-04-23T14:46:40+02:0023 de apirila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top