Ia 15.000 pertsonak gozatu dute Gustokon, topaketa gastronomiko paregabe eta zaratatsuan

Hiru egunez, Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloia hornidura-azoka dinamiko bilakatu da, Gustokoren laugarren edizioa egin baitute bertan. Bi urtetik behin egiten da azoka hau. 240 enpresa erakusketarik parte hartu dute, eta kalitate handiko eskaintza zabala erakutsi diete nekazaritza arloko azoka honen kaleetan hiru egunez ibili diren 14.784 pertsonei. Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika sailburuordea, izan zen Gustoko azokaren inaugurazioaren buru.

Produktu autoktonokoak, bertakoak eta jasangarriak, Jatorri Deitura edo Identifikazio Geografiko Babestua dutenak, izan dira, zalantzarik gabe, asteburu honetako protagonista nagusiak. Produktu horiek, artisauak eta gertukoak, atzean dagoen lehengaiak merezi duen arreta guztiarekin daude eginak. Hala, Andaluziako olioek, Gaztelako tomateek, euskal gozoek, Portugalgo likoreek… onarpen handia izan dute bisitarien aldetik. Azokak iraun duen hiru egunetan zehar giro oso aktiboa sortu dute bisitariek.

Halaber, aurten ere, txosnak oso harrera ona izan du. Bertan, azokara joan zirenek atseden hartzeko aukera izan zuten, kalitate goreneko Eusko Label produktuak dastatzen zituzten bitartean. Pabiloiaren hainbat puntutan jarritako piknik eremuak ere bete-beteta egon dira ekitaldiaren hiru egunetan zehar. Standetan erositako produktuak probatzeko aukera izan zuen publikoak eremu horietan. Gainera, beUP BECek kudeatutako ludoteka-zerbitzuan, kirol anitzez, aurpegiak margotzeaz, jolas-jarduerez edo joko ezagunez gozatzeko aukera izan zuten etxeko txikienek, helduek ekitaldi gastronomiko honetan paseatzen eta gozatzen zuten bitartean.

Profesionalei zein publiko orokorrari zuzenduta egon da Gustoko. Hala, profesionalentzat dastatze libre pribatuak antolatu dira, eta Makrok babestu du espazio hori. Alderantzizko Misioa ere antolatu da, non erakukestariek eta erosleen ordezkariek bilerak egin ahal izan zituzten.

Publiko orokorrari irekitako programazioari dagokionez, hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola dastatzeak eta uztartzeak, aurkezpenak, produktuen salmenta zuzena eta zozketak. Hain zuzen ere, pabiloian jarritako jarduera-aretoak harrera ona izan zuen. Hala, ikusmira handiena zutenek aukera izan zuten, esaterako, gazta asturiarren, Cangaseko ardoen, sagardo asturiarren edo Kantabriako jaki amaigabeen dastatze-uztartze batez gozatzeko; era berean, Baenako Jatorri Deitura zuen olioarekin Kordobako salmorejoa prestatzeko teknika findu zuten Mikel Garaizabalen eskutik, eta Bizkaiko, Getariako eta Arabako txakolina dastatu zuten Idiazabal gaztarekin, Euskal Ogiarekin, gatzarekin eta Arabar Errioxako olioarekin. Sagardoaren edo garagardoaren zaleek ere izan zuten haien lekua; izan ere, Basque Beer garagardoak edo Euskal Sagardoa probatzeko aukera izan zuten, Label Gaztekin eta Euskal Ogiarekin uztartuta, beste jarduera batzuen artean.

Honako hauen laguntza izan du Gustoko 2022k: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Bizkaiko Landa Garapenerako Elkarteak eta Hazi. 2024an itzuliko da ekitaldi hau Bilbao Exhibition Centrera, bosgarren edizioan.

Gustoko azokaren egun berberetan, Outleta ere egin dute Bilbao Exhibition Centren. Ia 37.000 pertsona joan dira bertara, BECeko 2. pabiloian salgai jarri zituzten marka ugaritako eskaintzarik onenen bila.

-ek idatzirik|2022-03-07T13:35:41+01:007 de martxoa de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top