Industria Ministerioaren eta UFI-ren aitorpen ofiziala BILBAO EXHIBITION CENTRE-ko nazioarteko azokei

BIEMH, Addit3D, Egurtek, Tendencias Creativas, BeDigital, Expovacaciones eta Gustoko hurrengo ediziorako aitorpen hau jaso duten azoketariko batzuk izan dira.

Nazioartekotasuna Bilbao Exhibition Centre-ko kudeaketaren oinarri bat da. Gure mugetatik haratagoko erakusketari eta bisitariei esker, azokek dimentsio interesgarriak eskuratzen dituzte produktu, zerbitzu eta jardueren dinamizazioan eta kanpo proiekzioan. Lan-ildo horretan, BECek bere azoken nazioartekotasunaren balioa azpimarratzen duten bi kontzesio jaso berri ditu. Horrela, Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta The Global Association of the Exhibition Industry-UFI elkarteak berriki jakinarazi dute hainbat azoken nazioartekotasun izaera, besteak beste, BECek 2020an antolatuko dituen BIEMH, Addit3D, Egurtek edo Tendencias Creativas azokena.

Zehazki eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren kasuan, kontzesioa zazpi azoketarako da, nazioartekotasun kategoria jaso dutenak, erakunde publiko horrek ematen dituen hainbat kontzesioei esker. Horren harira, Addit3D, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa (BIEMH), Egurtek eta Tendencias Creativas ‘Nazioartekotasun osoa’ atalean barneratu dira; eta BeDigital, Expovacaciones eta Gustoko ‘Aduana-helburuetarako nazioartekotasuna’ atalean barneratu dira.

Atal batean edo bestean sartzea atalaren hainbat baldintza betetzearen ondorioz gertatzen da. Horrela, lehenengo taldeko azokek baldintza hauek zirtatu behar dituzte: gutxienez hiru edizio burutu izana, atzerriko erakusketarien ehunekoa guztizkoaren % 10 izatea eta sarrera guztien % 5 atzerriko bisitarienak izatea. ‘Nazioartekotasun osoa’ atalean BIEMH eta Addit3D azokak sartuko dira, 2020ko maiatzaren 25etik 29ra egingo direnak; eta baita BECeko egutegian gertuen dagoen hitzordua ere, Tendencias Creativas, urtarrilaren 30tik otsailaren 2ra egingo dena. Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroa, osatzen du atal hau; hurrengo urriko 14an eta 15ean izango den topaketa batekin.

‘Aduana-helburuetarako nazioartekotasuna’ taldean hauek daude: BeDigital, maiatzean, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren esparruan eta Addit3D azoka industrialarekin batera egingo dena; Expovacaciones, maiatzaren 8tik 10era; eta Gustoko, bizitzarako filosofia gisa tokiko produktuen eta Slowfood mugimenduaren aldeko apustua egiten duena eta 2020ko martxoaren 6tik 8ra egingo dena. Atal honetako azokek, izenak adierazten duen moduan, BECen erakutsiko diren salgaietarako aduana erraztasunak eskaintzen dituzte, eta Espainiako tasen ordainketan salbuesle bat erregistratzen dute baita ere.

Ildo horretatik, The Global Association of the Exhibition Industry-UFI elkarteak, zeinaren mundu mailako kongresua azaroaren hasieran Bangkoken egin zen, BECeko ordezkariak han zirelarik, Bilbao Exhibition Centre-ko lau azoka homologatu ditu UFIk Onartutako Nazioarteko Ekitaldi kategorian. UFIk onartutako azokak BIEMH, Subcontratación, Sinaval eta Ferroforma dira. Gaur egun, BECeko ordezkariak UFIn azken bi azoka horien izena aldatzeko kudeaketak egiten ari dira. Horrela, aitorpena World Maritime Week-eri, ontzi-, portu-, energia- eta arrantza-eremuekin lotutako erakusketak biltzen dituen markari, eta Industry Tools by Ferroforma-ri, industriarako erreminten eta hornikuntzen azokari, emango litzaieke.

 

Komunikazio saila, 2020ko urtarrilaren 3an

-ek idatzirik|2020-01-07T13:09:27+01:003 de urtarrila de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top