Bilbao Exhibition Centrek informazioaren segurtasunaren kudeaketako jardunbide egokienak akreditatzen dituen nazioarteko estandarra, ISO/IEC 27001 ziurtagiria, eskuratu du. EQAk (European Quality Assurance Spain SL) emandako aitortza horrek BECek ezarritako kudeaketa-sistemak azoken, kongresuen eta ikuskizunen antolaketarekin lotutako segurtasuneko sistemetan nazioarteko estandar gorenak betetzen dituela ziurtatzen du. Horrek tratatutako informazioaren isilpekotasuna, segurtasuna eta eskuragarritasuna bermatzen du.
Akreditazio hori lortzeko, BECek bere segurtasuneko sistemak eta prozesuak ebaluatzeko prozesu zorrotza gainditu behar izan du. Gainera, arriskuen, adierazleen eta metriken azterketan oinarritutako etengabeko hobekuntza-sistema ezarri eta datuen babesarekin lotutako bere azpiegitura indartzeko barneko eta kanpoko auditoretza egin behar izan du. Ziurtagiriaren irismenak ekitaldien kudeaketa babesten duten informazio-sistemak estaltzen ditu, ekitaldiak jasotzen direnetik egiten diren arte, bai eta enpresa erakusketariei, bisitariei eta laguntzaileei zuzendutako zerbitzu digitalak ere.
Mugarri hori BECen eraldaketa digitaleko estrategiaren barruan kokatzen da, azken urteotan bere gaitasunak indartu baititu kudeaketa-eredu bikaina sendotzeko eta segurtasunari eta eraginkortasunari dagokienez gero eta zorrotzagoak diren inguruneetara egokitzeko.
Iruzkin bat utzi