Laura Álvarez, Lone Wiggers, Sheila Blanco eta Iñaki del Prim, Carlos Castanheira eta Iñaki Archancok baieztatu dute Egurtek foroan parte hartuko dutela

Egurrezko arkitekturaren eta eraikuntzaren garrantzia nabarmenduko du foroak

 

Profesional oso garrantzitsuak bilduko ditu Egurtek Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroaren bederatzigarren edizioak urriaren 19an eta 20an, Bilbao Exhibition Centren. Hizlari esanguratsuek, dagoeneko, baieztatu dute haien parte-hartzea, hala nola Laura Álvarezek (Laura Álvarez Architecture), Lone Wiggersek (CF Moller Architects), Sheila Blancok (Blancodelprim Arquitectura Ecopasiva), Carlos Castanheirak (Carlos Castanheira Architects) eta Iñaki Archancok (BOA Arquitectura Sostenible).

Laura Álvarezek, Europako 40 urtez azpiko arkitekto eta diseinatzaile garrantzitsuenetako batek, esperimentazioaren alde egiten du. Haren ustez, paisaia eta hiriko arkitektura ezinbesteko osagaiak dira diseinua arrakastatsua eta integratua izan dadin.

Lone Wiggersek nazioarteko ibilbide luzea du. Proiektu mota ugaritan lan egin du, bai eraikuntza berrietan, bai eraikin zaharren eraldaketan eta zaharberritzean. Danimarkako Kultura Ministerioko kultura-kanonari buruzko arkitektura-batzordearen buru izan zen Wiggers, eta, 2003az geroztik, Eraikinen Ikuskaritza Berezirako Kontseiluan parte hartzen du Kultur Ondarearen Batzorderako.

Bestalde, Iñaki Del Prim eta Sheila Blanco arkitektoek osatutako Blancodelprim estudioak, 2005etik, zurezko eraikuntzaren aldeko apustua egiten du bere sistema ezberdinetan. Beren jarduera hasi zutenetik, eraikuntza-mota hori prestazio handiko inguratzaile termikoekin lotu behar dela ulertu zuten, eta azken urteotan Passivhaus estandarrean espezializatu dira, arkitektura deskarbonizazio-egoera bikoitz batean proposatuz, bai erabilera-fasean, bai eraikuntzen fabrikazio- eta eraikuntza-fasean. Zurezko egiturak diseinatzen eta kalkulatzen dituzte, bai norberaren proiektuetan, bai beste profesional batzuentzat, betiere lanbidearen praktika lankidetza-jarduera gisa ulertuta.

Carlos Castanheira is a prestigious architect who focuses mainly on the residential sector. He is known for his characteristic use of wood as a reflection of the interaction between construction and nature. His latest projects include the renovations of the Taboadella Winery, the Casa São Cosme and the Feelviana Hotel.

Jasangarritasunaren aldeko apustu argia eginez, eskakizun gehiagori erantzuteko balio dezakeen material gisa definitzen du egurra Iñaki Archancok. BOA Arquitectura Sostenibleko lantaldearekin batera, Archancok filosofia komun baten arabera egiten du lan: ingurumenarekiko eta pertsonen ongizatearekiko sentikortasuna.

 

Egurrezko Arkitektura sariak

Otsailaren 28a da azken eguna Egurrezko Arkitekturaren Egurtek Sarien VI. edizioan izena emateko. Sariketa horren bidez, lanik onenak nabarmenduko dira, sei kategoriatan sailkatuta: Eraikuntza, Interiorismoa, Produktuaren diseinua, Tokiko zura (Basque Quality), Argitalpena eta BEM (Bois/Egurra/Madera); azken kategoria hori 2020an gehitu zuten lehen aldiz. 2012an sariketa hau sortu zenetik, kalitate handiko ehun proiektu inguru aurkezten diren urtero, eta sektoreko aitorpenik ospetsuenetako bat bilakatu da. Egurtek foroan egingo da sari-banaketaren ekitaldia, eta merkataritza eremuaren alboan jarriko dira erakusgai parte hartu duten hautagaien panelak.

 

Sektorearekiko konpromisoa

Aurreko zortzi edizioetan zehar, Egurtek foroak mantendu egin du sektorearekiko konpromisoa eta oso garrantzitsua den baliabide natural horren aldeko apustua. Hala, egurrezko arkitekturaren eta eraikuntzaren erdigunea bilakatzen da urtero. Alor hori oso ongi posizionatuta dago eraikuntza jasangarriaren esparruan, eta gero eta pisu ekonomiko handiagoa du. Hala, alorraren dinamikotasuna agerian geratuko da ekitaldiaren eremu ugarietan: Kongresua eta Jardunaldi Teknikoak, Erakusketa eremua eta Sariak.

 

Bilbao Exhibition Centrek antolatzen du Egurtek, Baskegur – Euskadiko Egurraren Elkartearen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz babestuta.

 

-ek idatzirik|2022-02-11T14:19:34+01:0010 de otsaila de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top