Lehen aldiz, BIEMHk “Women in Industry” jardunaldiak jasoko ditu partekatutako lidergoaren garrantzia bistaratzeko

BIEMHeko programazioaren baitan

 

AFM Clusterrek, Bilbao Exhibition Centrek eta Professional Women´s Network sareak BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokara, lehen aldiz, Women in Industry (WIN) konferentzien programa gehituko dute. Enpresen arloan eta, bereziki industrialean, genero-berdintasuna izatearen beharrari buruzko gogoetarako eta eztabaidarako gunea da.

Sektoreko berdintasun arloko jardunbide egokienen inguruko eztabaida egiteko gune espezifikoa da; izan ere, esparru horretako enpleguaren laurden bat baino gutxiago betetzen dute emakumeek. Women in Industry BIEMHen, industriako hitzordurik garrantzitsuenetako baten, barruan egingo da. Bertan izango direla baieztatu dute 1.300 enpresa erakusketarik baino gehiagok orain arte. Azokak edukien agenda handia jasoko du eta, zalantzarik gabe, programa honek balio erantsi adierazgarria gehituko dio.

BIEMH eta Women in Industry aliatu bikainak izango dira enpresek lehiakorrak izateko aurrean dituzten erronken inguruko gogoeta egiteko. Hain zuzen ere, genero-arrakala beste erronka bat izango da. Horien guztien inguruan egingo dute gogoeta hitzaldien, eztabaiden eta mahai-inguruen bidez. Helburua da emakumeek industrian eta, batez ere lidergo-postuetan, presentzia handiagoa izateko beharraren inguruan kontzientziatzea eta genero-berdintasunarekin lotuta enpresa mailako liderren eta lider politikoen konpromiso handiagoa lortzea. Era berean, programa horrek industriaren sektorean generoaren orekak duen garrantzia erakusteko proposamenak eskaini nahi ditu. Hala, gizarte aurreratua, lehiakorragoa, bidezkoagoa eta orekatuagoa lortzeko genero-berdintasunak esparru ekonomiko horretan dituen onurak agerian utzi nahi dituzte.

 

Women in Industry

WINek lehen pertsonan kontatutako esperientzia inspiratzaileak eta etorkizun orekatuagoa lortzeko jardunbide egokiak, erronkak eta proposamenak eskainiko ditu hainbat saioren bidez.

Programaren inaugurazio-konferentzia ekainaren 14an izango da eta “Berrikuntza, Sormena eta Generoa” gaia izango du hizpide. Bertan, berrikuntzara eta Industria 5.0ra iristeko ibilbide ugariren berrikusketa egingo dute. Egun berean, “Industriako Erronka Teknologiko Berriak” gaiari buruzko mahai-ingurua antolatu dute. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak, hartuko du parte mahai-inguruaren itxieran.

Ekainaren 15ean, asteazkenean, eztabaidaren gaia “Industriarako Emakume Liderrak Trebatzen” izango da eta bertan izango da Celia del Anca, Centro de Diversidad del Instituto de Empresa (IE) enpresako zuzendaria. Aipatutako zentroak mundu korporatiboko aniztasuna aztertzen du eta emakumeen bizitza pertsonalean eta profesionalean zer arrakala eta tentsiok izaten duen eragina azalduko du. Gainera, horiei aurre egin ahal izateko estrategia indibidual eta kolektibo batzuk proposatuko ditu. Eztabaida amaitzeko, “Prestakuntza eta Enplegagarritasuna industriaren sektorean” gaiari buruzko mahai-ingurua egingo dute. Bertan parte hartuko du Teresa Laespadak, Bizkaiko Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun arloko foru-diputatuak.

Ekainaren 16ko, osteguneko eztabaidarako gaia “Senior talentua: nola kudeatu genero-aniztasuna eta belaunaldi mailako aniztasuna” izango da. Bertan, Montse Pichot-ek (Talent Senior) adina dela eta enpresetatik kanporatzen dituztelako lan-ingurunetik kanpo geratzen diren 50 urte baino gehiagoko emakumeen arazoa landuko du. Egun bereko eztabaida-mahaian “Emakumea eta Industria. Esperientziatik abiatutako gakoak” gaia izango dute hizpide. Tamara Yagüek, PWN Bilbaoko presidenteordeak, FVEMeko presidenteak eta Tecuniko zuzendari orokorrak, moderatuko du mahaia. Ekainaren 16an, bestalde, Ana Anduezak, PWN Bilbaoko presidenteak, moderatuko duen bigarren mahai-inguru bat egingo da. Bertan izango dira CEOak eta presidenteak (gizonezkoak) eta “Nola erakarri gizonezkoak. Berdintasunaren aldeko Lankidetza” leloa izango du ekimenak.

 

Professional Women´s Network

Professional Women´s Network mundu mailako sareak 4.000 bazkide baino gehiago biltzen ditu eta 20.000 emakume profesional baino gehiagoko komunitatea du. 21 herrialdetan egiten du lan erakundeak eta tokiko 28 sare ditu mundu osoan banatuta. Haietako hiru Espainiako estatuan daude: Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon. Azken hiri horretan zazpi urte baino gehiago daramatza lanean eta 280 kide (emakumezko 252 bazkide, eta gizonezko beste 28 bazkide), 13 partner eta beste 2 laguntzaile ditu.

Bilbao Exhibition Centrek eta PWN Bilbaok lankidetza-akordio bat lortu zuten joan den otsailean, lan-eremuan emakumearen aurrerapena modu bateratuan sustatzeko.

 

Informazio gehiago: PWN Bilbao

-ek idatzirik|2022-05-27T10:59:38+02:0024 de maiatza de 2022|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top